HABE

euskadi.net

HABE:
  1. HABE
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
AISA Harrera-Ikastaroen antolaketa 2008


Honen bidez, Inmigraziorako Euskal Planari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak duen egitasmoaren berri jakinarazi nahi dizugu. Egitasmoa Kultura Sailak HABEren bitartez sustatuko du, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Xedea da etorkinak euskara ikastera bultzatzea. Helburu horrekin, 2004tik AISA harrera-ikastaro linguistikoak antolatu dira hainbat tokitan. Dakizuen bezala, harrera-ikastaro horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat diseinatu dira bereziki; ikastaro horietan berariaz sortutako ikasmaterialak erabiltzen dira: AISA ikasmaterialen bilduma.

Hona hemen AISA harrera-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:

  • Eskaria egitea

Harrera-ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: Udalek (normalizazio edota inmigrazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Etorkinen elkarteek edota etorkinei laguntzeko elkarteek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.

Eskariak HABEra (info@habe.org, tel. 943-022600) bideratuko dituzte. Honek eskari berrien berri emango dio Inmigrazio Zuzendaritzari.

  • Ikastaroaren publizitatea

    Publizitatea (kartelak banatzea eta abar) eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen udalaren esku.

    Triptikoa

    HABEk triptiko bat argitaratuko du ikastaroei buruzko informazio orokorrarekin.
    Gero, udalek beren datuak triptikoan sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEk ordainduko ditu, baina inprimatze lana eskatzailearen esku geldituko da.

    Kartela

    HABEk ikastaroaren kartelaren diseinu orokor bat eskainiko du, baita diseinu hori ordaindu ere.
    Triptikoaren kasuan bezala, udalek beren datuak triptikoan edota kartelean sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEren kontura izango dira, inprimatze lana eskatzailearen esku utzita.

  • Euskaltegia

    Udalak zehaztuko du harrera-ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko dituen.

  • Baldintzak

    Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:

    • Taldearen osaketa: taldearen osaketarako ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritako gutxieneko eta gehienekoak betetzea.

      Biztanle kopurua Talde bakoitzeko gutxienekoa Euskaltegien gutxieneko batezbestekoa
      <=5.000 6 8
      5.001 - 10.000 7 9
      10.001 - 25.000 8 10
      >25.000 9 11

    • Etorkinak izatea, bere egoera administratiboa irregularra izanda ere. 
    • 60 ordutako ikastaroa izatea: astean 3, 4 ala 6 ordu, egun bakarrean, bi edo hiru egunetan banatuta.
    • AISA liburuak erabiltzea.
    • Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute harrera-ikastaroa antolatzeko.
    • Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
    • HABEk eskatzen duen informazioa eskaintzea.
      • - Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak
      • - Ikastaroaren bukaeran ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
  • Taldearen onarpena

    HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko die Inmigrazio Zuzendaritzari eta eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz.
    HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.

  • Taldearen antolaketa

    Ikastaroa antolatu denetan, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu.
    Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio txostena bidaliko du HABEra.

  • Finantzazioa

    Ikastaroak HABE eta Inmigrazio Zuzendaritzaren artean finantzatuko dira eta ikastaro bakoitzarengatik, HABEren bidez 2.920€ ordainduko dira, faktura HABEri aurkeztu eta gero.

 

Azken eguneratzea: 2008/04/30