Dorre-garabiak zerbitzuan jartzea
Dorre-garabiei buruzko espedienteak modu erabat telematikoan izapidetzeko modalitate berri bat gaitu da.
Aplikazio horren bitartez automatikoki komunikatuko da "VISNET" sistemarekin, Ingeniarien eta Ingeniari Teknikoen Elkargoek proiektuen oniritzi elektronikoa emateko sistemarekin alegia.
Izapideak dokumentazio guztia hartzen du barnean, eta izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoeraren berri izateko eta Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko aukera ematen du.
Dokumentuak IZENPEren sinadura digitalaren eta, hala badagokio, proiektuen oniritzi elektronikoaren bidez baliozkotzen dira.
»Tramitatu