Kulturari eta espiritu ekintzaileari babesa ematea eta enpresa-jarduera sustatzea oinarrizko zutabeak dira herrialdeak ekonomikoki eta sozialki garatzeko. Horregatik, arlo honek jarduera ekintzaileari bultzada bat eman nahi dio, beharrezko bitartekoak bideratuz Euskadi “Gizarte Ekintzaile” bihurtzeko, eta gizarte horretan pertsonak gai izan daitezen berrikuntzarako aukerak identifikatzeko eta ideiak jarduera praktiko bihurtzeko beharrezkoak diren jarrerak eta gaitasunak izan ditzaten, zalantzaz beteta dagoen inguru sozial, kultural eta ekonomiko batean ahalik eta etekinik handiena atereaz.
Pertsona ekintzaileak egon daitezen beharrezkoa da gizarte-ingurune egokia edukitzea, ekintzailetzarako kultura egokiarekin, eta beharrezkoak diren laguntza, babes, gaitasun eta ahalmen profesionalak eskaintzeko prestatuta dagoen sustapen ekonomikorako sistema bat, enpresa-ekimen berriaren etorkizuneko arrakasta bermatu ahal izateko.