Eusko Jaurlaritzari (EJ) dagokio bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradiaktiboen arloko espedienteak kudeatu, bideratu eta ebaztea, administrazio-baimena behar badute funtzionatzeko; era berean, erradiodiagnostiko medikoko instalazioak dagokion erregistroan inskribatzea ere badagokio, legeztatzeko, baita diagnostiko medikoak egiteko X izpien ekipoen eta instalazioen Salmentarako eta Asistentzia Teknikorako Enpresak (EVAT) baimentzea ere.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) sinatutako akordioari jarraiki, eta azaroaren 15eko 11/1995 Ebazpenaren (1995eko abenduaren 1eko EHAA, 230 zk.) arabera, EJri hainbat eginkizun esleitu zaizkio.
EAEri dagozkio Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Energia Nuklearrari buruzko apirilaren 29ko 25/1964 Legearen eta CSN sortzen duen apirilaren 22ko 15/1980 Legearen, eta lege horiek garatzeko gainerako xedapenen bidez arautzen direnak, betiere bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboei buruzkoak badira, baita diagnostiko medikoak egiteko X izpien tresnei eta EVATei buruzko erreferentziak ere.