Eusko Jaurlaritza- Gobierno Vasco

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Industria
  4.  
  5. Industria/Ind. segurtasuna
  6.  
  7. Aurkezpena
Industria
 
Industria/Ind. segurtasuna - Aurkezpena

INDUSTRIA SEGURTASUNA 

Industria Segurtasuna, arriskuen prebentzioa eta murrizketa helburu duten nahitaezko xedapenen sistema da, eta era berean industria-jardueratik edo instalazio edo ekipoen erabilera, funtzionamendu eta mantentzetik eta industria-produktuen produkzio, erabilera edo kontsumo, biltegiratze edo berregitetik eratortzen diren eta pertsonei, ondasunei edo ingurumenari kalte egin diezaieketen istripuen kontrako babesa dute helburu.

Administrazio-unitate horri, bere jardun-arloak osatzen dituzten produktu eta instalazioak erregelamenduaren arabera bete diren kontrolatzea eta horren jarraipena egitea dagokio. 

JARDUN ARLOAK:    

  •  INDUSTRIA
    - Industria Establezimenduen Erregistroa
    - Ibilgailuak
    - Metrologia
    - Suteen aurkako babeserako instalazioak
    - Segurtasuna makinetan
    - Kontrol Erakundeen, Erakunde Jakinarazien eta Laborategien baimena
    - Patenteak eta Markak
    - Produktuen Kontrola
    - Bestelakoak (Metal preziatuak, beltzarantzeko aparatuak…)
  • INDUSTRIA SEGURTASUNA
    - Jasogailuak (igogailuak, dorre-garabiak eta garabi autopropultsatuak)
    - Gas-instalazioak eta gas-erregaiak gordetzeko instalazioak
    - Instalazio termikoak (berokuntza, girotzea eta ur bero sanitarioa)
    - Presioko ekipoak
    - Hozteko instalazioak
    - Produktu kimikoen biltegiratzeak
    - Substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen arrisku larrien prebentzioa
     

ARAU ESPARRUA 

• Ley 8/2004, de 12 de noviembre, de Industria de la Comunidad Autónoma de Euskadi (BOPV 29-11-2004). Establece el marco normativo regulador en el ámbito de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y además determina las directrices para la intervención y control administrativo de las instalaciones, aparatos, equipos, procesos y productos industriales.
• Ley 21/1992, de 16 de julio, de Industria (BOE 23-7-1992). Establece el marco normativo regulador en el Estado, teniendo como objetivo establecer las bases de ordenación del sector industrial.
• Sektoreko Erregelamendu teknikoak. Honako helburu hau du: sektore bakoitzean industria-jardueratik edo industria-instalazio, -ekipo edo -produktuen erabilera, funtzionamendu eta mantentzetik eratortzen diren arriskuak prebenitu eta murriztea, eta pertsonei edo ondasunei kalte egin diezaieketen istripuen kontra babestea.
 

ERAKUNDEA 

1- Zerbitzu Nagusiak:
Industria Administrazioa eta Segurtasuneko Zuzendaritza, Industria Segurtasuneko eta Instalazio Erradioaktiboen arloak biltzen ditu.
c/ Donostia-San Sebastián, 1 - 01010- VITORIA-GASTEIZ
Tfn: 945 01 82 18
Fax: 945 01 99 78
admon-seg-ind@ej-gv.es
 

2- Lurralde Zerbitzuak:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde-ordezkaritzek Industriako eta Industria Segurtasuneko areak biltzen dituzte.
 

 Arabako lurralde-ordezkaritza  Bizkaiko lurralde-ordezkaritza  Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza
 c/ Samaniego, 2
01008 VITORIA-GASTEIZ
 945 017770 – Fax 945 017787
 c/ General Concha, 23
48010 BILBAO
 94 4031400 – Fax 94 4031445
 c/ Easo, 10
20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
 943 022500 – Fax 943 022542

Azken eguneratzea: 2011/04/12