Agente zientifiko-teknologikoek 2011 eta 2012ko ekitaldietarako aurkeztu dituzten jardun-planen finantzaketa.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatutako Agente zientifiko-teknologikoak.
Zentro teknologikoak eta haien korporazioak, eta aliantza teknologikoak, baita ikerketa kooperatiboko zentroak ere, zentro teknologikoei eta haien korporazioei, eta aliantza teknologikoei laguntzeko programa honen eta ikerketa kooperatiboko zentroei laguntzeko IKZ programaren onuradun izan ahalko dira, hurrenez hurren, betiere EMAITEK programaren onuradun ez badira.
Ikerketa publikoko erakundeak kanpo geratuko dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
2011rako: 6.000.000,00
2012rako: 9.000.000,00
Denera = 15.000.000,00
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Erantsi beharreko agiriak
Aurrez aurrekoa
Eskatzaileek, erantsitako eskaera bete beharko dute eta honako dokumentu hauek gehituko dizkiote:
- Eskatzailearen erakundearen datu orokorrak biltzen dituen eskaera-inprimakia.
- Agente Zientifiko Teknologikoaren ziurtagiria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide dela egiaztatzen duena.
- Eskatzailearen notario-ahalordearen fotokopia.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Zerga-betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.
- Proiektu berarentzat beste erakunde publikoetan edo pribatuetan eskatutako edota emandako laguntzen deklarazioa.
- Deklarazioa, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
- Diru-laguntzarako eskatzen den denboraldirako jardun-plana erantsi beharko zaio eskaerari, aurreikusitako proiektu edo jarduera ez-ekonomikoekin, Berrikuntzako Euskal Sistemaren gainerako agenteekin izango dituzten lankidetza-harremanak zehaztuz. Era berean, honako hauek ere adierazi beharko dira: plana egikaritzeko faseak, fase bakoitzeko helburuak eta azken helburuak zehaztuta, lana egiteko metodoak eta beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialen denbora-plangintza eta proiektu, programa eta jardueren emaitzen erabilerari buruzko aurreikuspenak.
- Jardun Planean planteaturiko proiektuen memoria teknikoa eta ekonomikoa: Proiektu bakoitzari begira prestaturiko sistema informatikoaren deskribapen tekniko eta ekonomikoan datza; proiektu-fitxaren bidez aipatzen dira proiektu horiek 2011-2012. urteetarako Agentearen Jardun Planean.
- Masa ikertzaile ekonomikoa zehazteko, agente zientifiko-teknologiko eskatzaileak kategorien arabera sailkatutako ikertzaileen justifikazio-dokumentua ere ekarriko du, soldata gordinarekin batera gehi aurreko hurreneko ekitaldiko ikertzaile bakoitzaren Gizarte Segurantza.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua