Meatzaritza izan da garapen teknologikoaren oinarria, baita garapen teknologikoak gizakiaren ongizateari egin dion ekarpenarena ere. Izan ere, meatzaritza da egun munduan egunero erabiltzen diren ia baliabide gehienen iturria.
Harremanetan jartzeko Zuzendaritzaren eginkizunak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluaren arabera, Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:
Meategiei dagokienez,
-Meategien arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, bideratzea eta ebaztea.
-Meategien eta gainerako erreserba geologikoen eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.
-Meategietako jarduerek kaltetutako naturguneak leheneratzea. Hala ere, kontuan izan beharko dira beste Sail batzuei gai horretan esleitutako eskumenak.
-Meatze-eremuari lotutako produktuak, ekipoak eta industria-instalazioak erregelamenduen arabera bete diren kontrolatzea, eta horren jarraipena egitea.
-Bere eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.