Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo

Ayudas y Becas

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Información general
  • widget
  • Acceso a W3C

NETs Programa 2011

LABURPENA
Titulua:
NETs Programa 2011
Xedea:

Merkatura daitekeen ezagutza erabiltzera edo sortzera zuzendutako I+G+Bko proiektuak sustatzea, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortze aldera 2011ko ekitaldian.

Diru kopurua:

4.000.000,00 euros

FEDER Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagunduriko programa

Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 27koa, (EHAA Zk. 245/2008)

    ndustria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen duena.

  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 23koa (EHAA Zk. 9/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko Agindua aldatzen duena.

  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa (EHAA Zk. 250/2010)

    Berrikuntza eta Teknologia sailburuordearena; honen bitartez, 2011ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia egiten da, hain zuzen ere oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuetarako laguntza-programa arautzen duen aginduan ezarritako esparruan (Nets programa).

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Teknologia Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Innovación, Comercio y Turismo
Egitura atal ebazlea:
Dirección de Tecnología
Bertan emandako arreta:

www.euskadi.net/industria

Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
C/Donostia-San Sebastian, 1
01010. Gasteiz

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Alameda de Urkijo 36, 4º
48011 Bilbo

Telefono bidezko arreta:

Kontaktua: Larraitz Segurola
Tel: 945 018208
E-posta: l-segurola@ej-gv.es

Kontaktua: Miguel García
Tel: 94 403 70 43
E-posta: mgarcia@spri.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Nets 2011

Merkatura daitekeen ezagutza erabiltzera edo sortzera zuzendutako I+G+Bko proiektuak sustatzea, oinarri teknologikoko enpresa berriak sortze aldera 2011ko ekitaldian.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
  • Enpresak (Txikiak, Ertainak eta Handiak).
  • Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma edozein izanik ere.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean atxikitako eta egiaztatutako Erakundeak.

Interneten www.euskadi.net/industria helbidean NETs programari buruz dagoen informazioaz gainera, eskatzaileek eskaria bete eta eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte finkatutako prozeduraren arabera. Horretarako, https://www.spri.es/idi/idi/ weba daukate eskuragarri.

Hauexek dira eskariarekin batera gutxienez aurkeztu behar diren agiriak:

a) Eskaera-orria, enpresaren informazio orokorra eta guzti.
b) Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
c) Ikerketa Proiektuaren deskribapen-memoria.
d) Eskaera-egilearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.
e) Honako datu hauek egiazkoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena; aitorpen horri indarreko zigor-erregimena ezarriko zaio, bai administrazio-arlokoa, baita penala ere:

  • Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.
  • ETEen kasuan, arau komunitarioetan ezarritako ETEen ezaugarrien definizioarekin bat datorrela.
  • Administrazio Publikoekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
  • Enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen.
  • Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
  • Erakunde eskatzailea zigor-eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
  • Erantzukizunezko aitorpena, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

4.000.000,00 euros

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Ebazpena Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena izango da.
Ebazpena Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena izango da.:
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:%70a ebazpena jakinarazi ondoren eta gainerako %30a urteko programa amaitu ondoren eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatu direla egiaztatzeko eta jarduera horien helburuen betetze maila ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/30 - 2011/06/02
Ebazteko epea:

Argitaratzen denetik hasita, 6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Viceconsejería de Innovación y Tecnología.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Viceconsejería de Innovación y Tecnología.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.