90eko hamarkadaren hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun Programa abian jarri zenetik aurrera, hain zuzen ere, euskal industria-sektore garrantzitsuenek sektore-erakundeak sortu dituzte. Erakunde horiek sektoreko enpresen arteko eta enpresen eta hirugarrenen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatzen dute, eta enpresen presentzia dinamizatzen eta bultzatzen dute nazioarteko feria eta foro guztietan. Azken batean, enpresen lankidetzari dagokionez, erantzunak emateko euskal industria-politikaren baliabideak eta oinarrizko elementuak direla esan dezakegu.