Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen lehentasunezko helburua hauxe da: merkataritza-sektorearen profesionaltasuna areagotzea eta sektorearen jarduera ekonomikoa hobetzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.
Merkataritza-enpresetan bilakaera izan da, azken urteotan, profesionalizazioari eta kudeaketari dagokienez; hori dela-eta, Merkataritza Laguntza Teknikoa emateko Kabineteek eman izan duten aholkularitza orokor eta estentsiboak ez du zentzu handirik dagoeneko, eta birbideratu egin beharko da: aholkularitza intentsiboa eman beharko dute proiektu estrategikoei buruz, merkataritza-enpresetan berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzearren, emaitza hobeak lortuz.