Sinadura Digitaleko Txartela
Zer da?
Sinadura Digitaleko Txartelak edozein dokumentu modu erabat telematikoan sinatzeko aukera ematen du, lurralde-bulegoetara edozein dokumentazio aurkeztera joan beharrik gabe.
Izapidea egiten ari den pertsona benetan berak dioena dela bermatzen du sinadura digitalak, modu bakarrean eta beharrezkoa den legezko babesarekin.
Baliabide teknologikoak
Euskal administrazioek ziurtagiriak modu elektronikoan emateko sortutako erakundea da Izenpe. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarrekin lanean dihardute elektronikaren bidez ziurtagiriak emateko sistema bat garatzeko, horri esker laster Sinadura Elektroniko Aurreratuko Zerbitzuak eskaintzeari begira.
Cómo se puede conseguir
Sinadura digitaleko txartela lortzeko, lurralde-bulegoetara joan eta bertan eskatu beharra dago. Horretarako, ordua eskatu behar da aurretik, honako telefono-zenbaki hauetara deituta:
- Araba 945 017 785
- Gipuzkoa 943 022 528
- Bizkaia 944 031 400