|
Aurrekariak
Euskal Autonomia Erkidegoko VII.legealdiaren bukaera aldera, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa antolatu zuen, hain zuzen ere Industria Legeak berak aurreikusten duenez industria-politika lantzeko prozesuan parte-hartzeko bidea irekitzeko. Topagune horren emaitza, Estrategiaren Oinarrien agiria izan zen, 2005.eko martxoaren 9an aurkeztutakoa. Estrategiaren Oinarrien agiria izan da Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren Plana 2006-2009 lantzeko abiapuntua.
Plana lantzeko prozesua
Legealdi berria hastearekin batera, Plana lantzeko prozesua jarri zen martxan: alde batetik jarduera egitasmoak zehaztuz eta bestetik agente ekonomiko eta sozialen parte-hartzea bultzatuz, planaren lerro estrategikoak aurkeztu, eztabaidatu eta alderatzeko.
Parte-hartze bide hauek zabaltzeak prozesua konplexuagoa eta luzeagoa egin dute. Hala ere, ahaleginak merezi izan du, industria-politika egiteko prozesuak inoiz ez besteko sozializazio sakona lortu duelako.
Planaren Jardun-Ardatzak
Emaitzetara, alegia, merkatura zuzendutako Berrikuntza hau da Planaren lehen mezua. Hamabi lerro estrategikoren bidez irudikatzen da Euskal Berrikuntza Sistemaren eraldaketa, gaitasun eta ezagutzatik, hauen transferentzia eta aplikazio ekonomikora eramango duen eraldaketa.
Enpresetan berrikuntza sistematikoa bultzatu Innova programa eta Innovanet sarearen bidez bereziki; baina baita produktuen garapena eta prozesuen hobekuntza, IKTen erabilpenaren eta oinarri teknologikodun enpresak sortzearen bidez.
Sistemaren gaitasunak hobetu, giza-baliabideengandik hasita eta inkubazio zientifikorako eta ikerketa estrategikorako kontratu programak ezarriz.
Sistemaren agenteen arteko artikulazio eta harremanak indartu eta nazioarteratu Berrikuntzarako Euskal Agentziaren bidez.
Enpresa hazkundea, taldeen eraketa eta nazioarteratzea dira Planaren bigarren mezua. Beste hamabi lerro estrategikok ezartzen dute ze aldaketa behar dugun ekintzaileen kultura, enpresen sorrera, belaunaldien txandakatzea eta batez ere hazkundea bultzatzeko.
Sorrera fasean: sortu berri diren enpresen %5ak baino ez du 20 lanpostuko muga gainditzen. Garapen fasean: 50 lanpostuko muga gainditzea kritikoa da, gehienetan lehiakortasunagatik. Enpresa taldeen eraketan: nazioarteratutako taldeen eraketa ezinbestekoa da, enpresa txiki eta ertainetatik tiratu ahal izateko.
Horretarako Planak proposatzen du: ekintzaileentzako babes sistemak bultzatzea, lankidetza eta hazkunderako eta taldeen eraketarako finantza tresnak indartzea, globalizaziora egokitzeko prozesuak erraztea eta nazioarteratzeko gaitasunak bultzatzea.
Merkataritza estrategia: eraldaketa sakona aurreikusten du Planaren ardatz nagusiei esker: lankidetza, hazkundea eta berrikuntza oinarrizko faktoreak dira.
Turismo estrategia: kultura, negozio eta hirietako turismoak izan duten arrakasta finkatuz batera, produktu eta arlo osagarriak garatzeko beharrari erantzungo zaio. Kalitateari eta berrikuntzari bultzada eman eta turismoaren kudeaketarako tresna berri bat sortu, Turismoaren Euskal Agentzia, Basquetour.
Aurrekontua
Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren Planak 2.041 milioi euroko aurrekontua du 2006-2009 eperako.
Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren Planaren artxiboaren sarbidea (pps, 6,1Mb)
|