|
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburu den Ana Agirrek, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu den Tontxu Camposek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Plan aurkeztu dute gaur Legebiltzarrean Industria eta Hezkuntza Batzordeen aurrean egindako agerraldi bateratuan. Sailburuek azpimarratu dute egitasmo hau "Jaurlaritzaren apustu programatiko nagusia dela, datozen urteetan agtente sozial, ekonomiko, teknologiko eta enpresarial guztiek modu eraginkorrean eta konpartituan ekion diezaioten Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomikoari".
Legebiltzarreko talde guztiak bat etorri dira, Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntza alorrean oinarri estrategikoak eta jardun ildoak ezarri eta garatuko dituen plan baten beharra azpimarratzerakoan.
Talde parlamentari ezberdinek 80tik gora ebazpen proposamena aurkeztu dituzte, hauetatik 60k jaso dute gehiengoaren onespena. Besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorrari eskatzen zaio zientzia eta teknologia ikerketa arloko eskumenaren transferentzia, Gernikako Estatutoan jasotakoa.
Horrez gain, talde parlamentariek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote kultur aldaketa sustatzeko, zientzia, teknologia eta gizartearen arteko elkarrizketa indartzearen bidez; era berean berrikuntza eta ekintzaileen jarduerekin loturiko balioak indartzeko ere eskatu dute.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Plana, 2007ko uztailaren 24ean onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Planak lau lan arlo jasotzen ditu:
- Aldaketa kulturala bideragarri eta lagungarri izan behar duena -eta ez bakarrik enpresei dagokienez, baita euskal gizarte osoari dagokionez ere- berrikuntza ezinbesteko gisa ikus dezaten, haren gainean etorkizuneko gure ongizatea oinarritzeko.
- Zientziaren garrantzia aitortzea ez bakarrik bikaintasuneko oinarrizko ikerketaren alorrean abangoardiako jakintza sortzeko, baita herrialde gisa erronka sozial, enpresarial eta estrategiko berriak bere gain hartzeko gizarte kualifikatu eta prestatu bat eratzeko ere.
- Oraina bultzatzea da erronka berriak egiteko oinarria, eta oinarri horiek ez dira soilik "made in Euskadi" konstruktoaren inguruan biltzen, gero eta gehiago biltzen baitira "thought in Euskadi" konstruktoaren inguruan.
- Sektore berriak sortzeko premia, gure herrialdearen ekoizpen-errealitatea osatuko dutenak hain zuzen ere.
- Hazteko eta proiekzio globala izateko bokazioa duten enpresa berritzaileak sortzea.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planak 6.714 milioi euro mobilizatzea aurreikusten du 2010 urterarte, hauetatik 2.000 milioi baina gehiago Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu
Vitoria-Gasteiz, 2008-05-08
|