Egitekoak
-
Turismoa sustatzearen eta merkaturatzearen arloan, Euskadi merkatuetan turismo-jomuga gisa sendotzeko Sailak egindako jardun guztiak barne hartuko dira. Horretarako, gero eta neurri handiagoan beste produktu, segmentu eta merkatu batzuetara bideratuta egongo den sustapen- eta merkaturatze-politika bat garatuko da .
-
Turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloak turismo-antolamendurako prozeduren lege-garapenari, koordinazioari eta kontrolari lotutako jardun guztiak barne hartuko ditu. Arlo horretan, halaber, Euskadiko turismo-jomugen eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jardunak barne hartuko dira.
-
Turismo Sailburuordetzari dagokio, halaber, euskal erakundeen artean eta erakunde horien eta turismo-sektoreko eragileen artean koordinatutako politika bat garatzea.
-
Turismo sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuko Administrazioak turismoaren arloan sustatutako organoetan eta/edo batzordeetan.
-
Turismo sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza eta Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza.
|