Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetza

 

Titularra: Iñaki Telletxea Fernández
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018206 Ext. 18206


Egitekoak
  • Teknologiaren arloan, honako hauek barne hartuko dira: bertako teknologiak sustatzea eta garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan teknologia aurreratuak sartzea, eta erabilera kolektiboko teknologia-azpiegiturak sortzea .
  • Industria Garapenaren arloak, berriz, honako hauek barne hartuko ditu: industria-enpresak eta lotutako zerbitzuen enpresak garatzen laguntzearen bidez produkzio-jarduera lehiakorraren sorkuntza sustatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako jardun guztiak, enpresen lehiakortasunerako bultzada behar bezalako dimentsionamenduaren bidez, eta enpresen arteko taldeen sustapena.
  • Ekintzaileen Jardueraren arloak ekimen-jardunaren kultura sustatzea eta ekintzaile berriak enpresa-proiektuak abian jartzean bultzatzea eta babestea izango du helburu.
  • Nazioartekotzearen arloak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan nazioarteko lehiakortasun-kultura sustatzeko jardunak barne hartuko ditu. Kultura horrek industriaren esparruko enpresen eta sektoreen egiturak merkatuaren eskakizunetara eta nazioarteko proiekziora egokitzea sustatuko du.
  • Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuaren eremuko birmoldatze-sektoreei lotutako organoetan eta/edo batzordeetan.
  • Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Teknologia Zuzendaritza, Nazioartekotze Zuzendaritza, Industria Garatzeko Zuzendaritza eta Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza.
  • Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak bere gain hartuko ditu Berrikuntza eta Energia sailburuordearekin koordinatzeko funtzioak, berrikuntzaren eta teknologiaren arloek bat egiten duten eremuan.