Egitekoak
-
Merkataritzaren arloan, merkataritza-egiturak eraberritzera eta modernizatzera bideratutako jardun guztiak garatuko dira eta, bereziki, merkataritza-sektorea sustatzera eta garatzera, banaketa-enpresen dimentsio ekonomikoa handitzera, merkataritza-enpresen sektorearen lehiakortasuna sustatzera, berrikuntza-prozesuak bultzatzera eta merkataritza-jarduera planifikatzera, antolatzera eta administratzera bideratutakoak, arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan .
-
Kontsumoaren arloan, kontsumitzaileen eskubideen aldeko jarduna landuko da eta, bereziki, kontsumitzaileen osasunaren eta segurtasunaren babesa eta haien bidezko interes ekonomikoen aldeko jarduna. Kontsumitzaileen laguntzari lehentasuna emango zaio, eta kontsumo-bitartekotza bultzatuko da.
-
Arau juridiko batek arautzen dituen edo arautu ditzakeen elementuak, mekanismoak edo teknikak erabiltzen edo barne hartzen dituzten industriako instalazio, ekipo, jarduera eta prozesu guztiak legeztatzeko eta kontrolatzeko prozesuak barne hartuko dira industria-segurtasunaren arloan, industria-administrazioaren arloari berariaz esleituta ez daudenean. Araupetze hori instalazioen edo ekipoen erabilerari, funtzionamenduari edo mantentzeari lotutako fasean gerta liteke, bai eta industria-produktuen produkzioari, erabilerari, biltegiratzeari edo suntsipenari lotutako fasean ere.
-
Industria-administrazioaren arloan, berriz, Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatu beharreko establezimenduetako jardun guztiak eta industriaren eremuko kalitaterako eta segurtasunerako azpiegitura osatzen duten eragile publikoen edo pribatuen baimena eta kontrola barne hartuko dira. Horrez gain, metrologiari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari lotutako egintza guztiak, eta ibilgailuen
segurtasunari eta suteen kontrako babesari lotutako funtzioak barne hartuko dira arlo honetan.
-
Instalazio erradioaktiboen arloak 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako RX aparatuen baimenaren eta kontrolaren esparruko jardun guztiak barne hartuko ditu.
-
Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuko Administrazioak merkataritzaren, kontsumoaren eta industria-segurtasunaren arloan sustatutako organoetan eta/edo batzordeetan.
-
Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzari dagokio, alde batetik, Merkataritza, Industria eta Nabigazio ganberak babesteko ahalmena, eta, bestetik, merkataritzako erakusketen eta ferien baimena, sustapena eta jarraipena.
-
Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Merkataritza Zuzendaritza eta Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.
-
Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzak merkataritza-politika eta turismo-politika elkarren artean jarduteko esparrua sustatuko du, jarduera-sektore horien artean dauden sinergiez baliatzeko eta, era horretan, merkataritzaren sustapen ekonomikoa bultzatzeko.
|