Egitekoak
-
Lehiakortasun-politikaren jarraibideak eta orientazioak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta horien jarraipen-txostenak lantzea .
-
Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.
-
Klusterren politika (sortzen direnetik), klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta horiekiko harremanak garatzea, eta plan estrategikoak eta Sailaren politiken eta arloen barruko jardunak koordinatzea.
-
Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta Sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.
-
Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnen eta lehiakortasun-politikan eragina duten beste plan sektorial edo orokor batzuen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horien osaeran parte hartzea.
-
Europako Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika lantzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Sailaren organoen eta Europako Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea. Nolanahi ere, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenak kontuan hartu behar dira.
-
Sailaren berariazko estatistika-organoaren sorkuntza bultzatzea eta organo hori zuzentzea.
|