Egitekoak
-
Industriaren esparruko garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako laguntza-neurriak sustatzea.
-
Berrindustrializatzeko premia bereziak dituzten EAEko eremuetan industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.
-
Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.
-
Enpresen arteko talde egonkorren sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.
-
Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresen kasuan jarduteko programak eta proposamenak lantzea eta, enpresa horiek etorkizuna dutenean, horien bultzada sustatzea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eusteko.
-
Zuzendaritza honen eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.
|