Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza |
| Titularra: Maria Elena Begoña Unzueta Torre |
| DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA) Tlf.: 945019984 Ext. 19984 Faxa945019931 |
| Egitekoak a) Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak lantzea . b) Turismoa antolatzeko prozedurak koordinatzea eta kontrolatzea: erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskapena. Zuzendaritza honek turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiliko du, Turismoa Antolatzen duen martxoaren 16ko 6/1994 Legean aurreikusitakoari jarraiki. c) Lurraldearen turismo-kudeaketa iraunkorra sustatzea eta, horretarako, turismoa dinamizatzeko planak eta eskualde mailako lankidetza-erakundeak bultzatzea. d) Azterketa sektorialak, balorazio eta analisi estatistikoak, eta merkatu-azterlanak eta merkatu-txostenak sustatzea. e) Enpresa eta jomuga turistikoetan, ziurtagiri bidezko kalitatearen garapena bultzatzea. f) Prestakuntzaren arloko jardunak sustatzea, jomugako giza baliabideen eskaintza sektoreko premietara hobeto egokitzeko. g) Euskal turismorako I+G+b-ko berrikuntza-plan bat lantzea eta garatzea. h) Turismo-enpresa eta/edo turismo-produktu berrien sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak lantzea eta gauzatzea. Halaber, egungo sarea modernizatzeko jardunak zehaztuko dira. i) Azpisektoreetan zein jarduera-arloetan enpresen arteko lankidetza sustatzea, dimentsionamendu lehiakorragoa lortzeko. j) Laguntza sektorialak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea. k) Turismoaren Euskal Agentziaren sorkuntza eta ondorengo garapena eta kontrola bultzatzea. l) Oro har, turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloan agintzen zaizkion beste funtzio guztiak garatzea. 2.– e), f), g) eta h) letretan adierazitako funtzioak arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan beteko dira. |