Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila




Sailburua

Bernabé Unda Barturen

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Informazio telefonoa: 012

Sailburuordeak

  • Kabinete, Plangintza eta Estrategiako Sailburuordea - Pedro Gómez Damborenea jauna.
  • Berrikuntza eta Teknologiako Sailburuordea - Juan Ignacio Goicolea Ruigómez jauna.
  • Industria eta Energiako Sailburuordea - Francisco Javier Garmendia Martínez jauna.
  • Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea - María Pilar Zorrilla Calvo andrea. 

Sailaren Eginkizunak


1.- Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Industria eta Berrikuntza Sailari:
a) Industriari buruzko politika.
b) Teknologi berrikuntza.
c) Euskal gizartean, ezagutzaren eta informazioaren aroko gizartea garatu eta sustatzea, beti ere administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak kaltetu gabe.
d) Meategiak.
e) Energia.
f) Artisautza sustatu eta indartzea.
g) Merkataritza.
h) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak.
j) Turismoa.
k) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
l) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.- Autonomia Erkidegoko sektore publikoko honako erakunde hauek eta kide anitzeko honako organo hauek daude Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita:
1.– Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.
2.– «Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial » (ISEB/SPRI) izeneko sozietate publikoa.
3.– Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo izeneko sozietate  publikoa.
4.– Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.
5.– Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.
6.– Merkataritza Establezimendu Handien Batzordea.
7.– Merkataritzako Aholku Batzordea.
8.– Merkataritza Banaketaren Behatokia.
9.– Turismoko Aholku Batzordea.

Araudia

514/2009 Dekretua, irailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. (EHAA 184; 09-09-24).
20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4) .
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).

Azken eguneratzea: 2010/01/25