Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza

 

Titularra: Maria Aranzazu Arbelaiz Guelbenzu
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018230 Ext. 18230
Faxa945019978


Egitekoak
  • Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua koordinatu eta prestatzea, baita horren segimendua eta sailaren ekonomiaren kudeaketarena egitea ere.
  • Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 10. artikuluan zehaztutako eskumenak betez, sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, betiere kontuan izanda 4. artikuluan aurreikusitako salbuespena. Betiere, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko gai horretako organo eskudunen ahalmenak kontuan izango dira.
  • Berak ebaluatzea Sailak langile premiei buruz egindako aurreikuspenak, eta berak proposatzea saileko lanpostuen plantillak eta zerrendak ere.
  • Langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak eta programak sustatzea. Hala ere, araudiari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan arituko gara gai horretan.
  • Organo eskudunek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena ematea saileko zerbitzuei, jakinaren gainean egon daitezen; eta horiek guztiok betetzen direnentz begiratzea.
  • Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagokien beste organoekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistema eta metodoen barne antolaketa arrazionalizatzea eta informatizazioa lortzeko proposamenak prestatzea.
  • Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan izendatutako eskumenak errespetatu beharko dira. Saileko bulegoen barne erregimena zaindu eta babestuko du, bai eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunarazi ere.
  • Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri zentroak antolatu eta zuzentzea; hala ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean organo eskudunen ahalmenak errespetatu beharko dira.
  • Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkionez, eskumen hauek kudeatzea: indarrean dagoen legedian sail guztiei orokorrean esleitutako eskumenak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren, antolaketaren eta informatikaren arloetakoak.
  • Saileko organoei lege aholkularitza ematea; hala ere, Jaurlaritzako Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenak errespetatu beharko dira.
  • Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egitea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio egintzak bidaltzeko izapideak ere.
  • Auzi prozeduretan sartuta dauden sailaren interesei behar den segimendua egitea Jaurlaritzako Lehendakariordetzako organo eskudunen bidez.
  • Sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea organo eskudunen bidez.
  • Sailaren zuzendaritzak eta arloak eta Sailari atxikitako erakunde autonomoak, erakunde publikoak eta organoak bultzatzea eta koordinatzea, eta horiekin lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko.
  • Sailak herritarren informaziorako eta laguntzarako dituen zerbitzuen (laguntzaren 2. eta 3. mailak) funtzionamendu egokia ziurtatzea eta Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak behar bezala egituratzea. Horretarako, solaskide eragileak ziurtatuko ditu bere eskumen-eremuko arloetan.
  • Administrazioa eraberritzearen eta modernizatzearen arloan eskumena duen organoak Jaurlaritzaren programak arlo horretan eta Sailaren eremuan egindako aurreikuspenak garatzeko emandako jarraibideak eta ekimenak aurrera eramateko eta gauzatzeko beharrezkoa den euskarria bermatzeaz arduratutako organoa da Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
  • Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari dagokio, halaber, zuzenean eta hierarkikoki bere mende egongo diren lurralde-bulegoak zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea.
  • Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari, azkenik, kontratu txikiei lotutako gastua baimentzea eta onartzea dagokio.