Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza

 

Titularra: Ruben Mendiola Erkoreka
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019923 Ext. 19923


Egitekoak
  • Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen babeserako, prestakuntzarako eta informaziorako arau proiektuak prestatzea.
  • Kontsumitzailearen informazio eta harrera bulegoen sarearen jarduna zuzendu eta ikuskatzea.
  • Kontsumitzailearen Europako Zentroa zuzentzea Europear Batasunaren barruko kontsumo auzien informazioari, dokumentazioari eta aholkularitzari dagokienez.
  • Kontsumo gaietan, hezkuntza eta prestakuntza programak eta zentroak zuzendu eta ikuskatzea, bai eta zabalkunde eta didaktika materiala argitaratzea ere. Betiere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gai horretan dagozkion aginpideak errespetatu behar dira.
  • Kontsumitzaileentzako eta enpresentzako sentikortze eta informazio kanpainak planifikatu eta zuzentzea, kontsumoko araudia betetzeko eta kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna eta haien interes ekonomiko legitimoen babesa bermatzeko.
  • Azken kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion produktuen ikuskaritza zerbitzuak eta merkatu kontrola planifikatu eta zuzentzea, hala badagokio, informazioa elkarri azkar trukatzeko europar sistemaren arabera seguruak ez diren produktuak geldiaraziz eta erretiratuz.
  • Kontsumoaren arloko zigor ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea bultzatu, ezagutarazi eta behar dituen baliabideak ematea ondo jardun dezan, sistemarekiko atxikipena sustatzea eta toki erakundeekin hitzarmenak gauzatu eta sustatzea, hori zabaldu ahal izateko.
  • Kontsumitzaileen elkarteekin eta kontsumitzaileen informaziorako udaletako eta mankomunitateetako bulegoekin lankidetza sustatu eta bultzatzea.
  • j) Oro har, kontsumoaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.