Egitekoak
- Ikerketaren eta garapenaren eta teknologia berrikuntzaren arloetan Sailaren programak prestatu eta gauzatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana kudeatzea eta plan horretatik ondoriozta daitezkeen Eusko Jaurlaritzako sailen jarduerak koordinatzea.
- Teknologia azpiegitura eraginkorra sortu eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea, Saileko beste zuzendaritzekin batera, eta industria lehiakortasunaren hobekuntzari begira.
- Teknologia ikerketako proiektuak aztertu eta ebaluatzea eta haien segimendua egitea.
- Industria berrikuntzaren arloan teknologia elkartrukatzea sustatzea, teknologia eskaintzen duten enpresa eta erakundeen artean.
- Teknologiaren Euskal Sarean dauden eragile teknologikoen harremanetarako organoa izatea, eta eginkizun hori bera betetzea erakunde arteko elkarguneetan ere teknologia arloan.
- Lehiakortasun planak aurrera eramatea, teknologiaren hobekuntzari eta berrikuntzari dagokionez.
- Informazioaren eta jakintzaren gizartea euskal gizartean garatzeko neurriak sustatzea. Betiere, administrazio eta gobernu elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzari dagozkion aginpideak errespetatu behar dira.
|