SAIOTEK 2006
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Teknologia Zuzendaritza
Eragile zientifiko-teknologikoek 2006 eta 2007ko ekitaldietarako aurkeztu dituzten jarduketa-planen finantzaketa.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean kreditatutako Eragile zientifiko-teknologikoak.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
AGINDUA, 2002ko urriaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bitartez arautu egiten baita ondoko programa hau: SAIOTEK Programak - ikerketa orokorrerako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinazteko erakundearentzako laguntza-programa.
AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Agindua aldarazi duena; izan ere, azken agindu horren bitartez arautu zen SAIOTEK Programa, hau da, ikerketa orokorrerako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinatzeko erakundearentzako laguntza-programa.
AGINDUA, 2005eko apirilaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Saiotek programa arautu zuen Agindua bigarren aldiz aldatzen duena. Saiotek programa, hain zuzen ere, ikerketa orokorrerako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinatzeko erakundearentzako laguntza-programa da.
EBAZPENA, 2006ko otsailaren 28koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoei ikerketa orokorrerako (Saiotek programa) emango dizkien laguntzetarako deialdia jakinarazten da (2006ko ekitaldia).
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Teknologiaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 8254
E-posta: e-torner@ej-gv.es
SPRI-UET
Gran Via Kalea 35, 3
48009 Bilbao
Tel.: 94 403 70 43
E-posta: mgarcia@spri.es
Ez dago formularioen eredu ofizialik. Eskatzaileek, erantsitako eskaera bete beharko dute eta ondoko dokumentu hauek gehituko dizkiote:
· 2006-2007 deialdiko jardun-plana. Honako atal hauek barne hartuko ditu gutxienez:
· Jardun Planean planteaturiko proiektuen memoria teknikoa eta ekonomikoa: Proiektu bakoitzari begira prestaturiko sistema informatikoaren deskribapen tekniko eta ekonomikoan datza; proiektu-fitxaren bidez aipatzen dira proiektu horiek 2006-2007. urteetarako Eragilearen Jardun Planean (burutzapen-fasea 2006an duela).
2006/03/09 - 2006/04/27
EUSKO JAURLARITZA
TEKNOLOGIAREN ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
ARABAKO LURRALDE BULEGOA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA
General Concha 23
48010 Bilbao
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
SPRI
Gran Vía 35, 3. ェ
48009 Bilbao
Prozesua orokorrean ondoko hau da:
Teknologia eta Industria Garapeneko Sailburuordetza.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik bi hilabete.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden zientzia eta teknologia eragileen jarduera-planen barruko ekitaldiak.
DIRULAGUNTZAK JASO DITZAKETEN PROIEKTUAK:
1.– Laguntza—programa honen markoan emateko diru-laguntzek helburu hauxe dute: Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoen jarduketa-planak finantzatzea, baita ekitaldi batean edo gehiagotan agente horien jarduerak koordinatuko dituen erakundearen jarduketa-planak ere.
2.– Jarduketa-planetan sar daitezkeen jarduerak honako hauek dira:
a) Inkubazioko proiektu zientifiko-teknologikoak: hastapeneko eremu zientifiko-teknologietako ikerketa-proiektuak dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agenteekin lankidetzan egingo direnak; agente horiek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Korporazio edo Aliantza bi edo gehiagotakoak izango dira edo horiei loturik egongo dira. Behar izanez gero, Euskal Unibertsitateeekin lankidetzan arituko dira.
b) Espezializazio-proiektuak, eremu zientifiko-teknologikoetako ezagutzan sakontzera zuzendutakoak. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren Zientzia- eta Teknologia Politikarekin bat egingo dute, eta EAEko Korporazio, Plataforma edo Aliantza zientifiko-teknologikoei lotutako Zientzia eta Teknologiaren Sareko Agenteek edo bakarkako Agenteek garatuko dituzte.
c) Nazioartekotze-proiektuak: nazioarteko lankidetzako proiektu eta erabaki orokorrak osatzeko izango dira, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Agenteek burutuko dituzte eurek bultzatuta.
d) Sare Zientifiko-Teknologikoen proiektuak, gaika sailkatzen direnak: lankidetza-proiektuak dira, ondoren adierazten diren taldeen artean (bi edo gehiago) ikerketa bat burutzen dutenak: euskal unibertsitateak, I+G enpresa-unitateak eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko gainerako agenteak.
e) Garrantzia handiko hainbat ekintza:
– Nazioarte-mailako mugikortasuna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa-entitateetako ikerlari onak prestatzeko.
– Agente Zientifiko-Teknologikoentzako azpiegiturak sortzea, hain zuzen ere, ekipamendu zientifiko aurreratua erostera bideratutako inbertsioen bitartez.
– Ikerketa zientifiko-teknologikoa hedatzea.
– Agente zientifiko-teknologikoek proposatzen dituzten beste zenbait jarduera (ikasketak, txostenak), duten izaera estrategikoa dela medio, Administrazio Orokorrak interesgarritzat jotzen dituenak.
3.– Ikerketaren Espazio Europarra sustatzeko baliabideen markoan —Europar Batasuneko Marko-programetan diseinatu ziren baliabide horiek— Agente zientifiko-teknologikoek konpromisopean hartutako ikerketa-jarduerak ere jaso egin behar dituzte jarduketa-planek; zehazki, bikaintasun-sare europarren lan-programen barruan agenteek hartutako ikerketa-konpromisoak jaso beharko dituzte jarduketa-planek
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
08/03/2006