Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria eta Berrikuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza


Xedea

Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.


Nori Zuzendua

Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak).


Diru kopurua

1. DIRU KOPURUA:
5 urteko aurrerapen itzulgarriak eta urtebeteko gabealdikoa.
Onuradunek honako laguntza hauek jaso ditzakete:
- Inbertsio lagungarriaren %30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Bideragarritasun-edota finantza-planaren %100eko aurrerakin itzulgarriak, 6.000 euroraino.
Itzuli beharreko aurrerakinek ezein kasutan ezin izango dute 900.000 euroko kopurua gainditu.

2. DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN PROIEKTUAK:

A. Hotelak: eraikin berri bat egitea edo eskuratzea, hotel gisa erabiltzeko; lehendik badagoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel gisa erabiltzeko; aurretik badauden hotelen instalazioak eta ekipamenduak zabaltzea.
Horretarako, ondoko baldintzetatik batzuk bete beharko dira:
1. Parke naturalen barruan edo parke naturaletatik hurbil dauden udalerrietan egotea edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguruan egotea.
2. Turismo orientazioko udalerrietan egotea, bigarren eskuko etxebizitzetarako adierazleen arabera (Turismoa Antolatzeko Legea).
3. Premiazko jarduna behar duten zona kaltetuetan egotea.
4. Hotel espezializatutzat jotzea (Turismoa Antolatzeko 102/2001 Dekretuaren arabera).
5. Beren instalazioetan kiroleko, aisiako edo osasuneko jarduera osagarriak edukitzea.
B. Landetxeak: eraikin bat eraikitzea edo jada eraikita dagoen eraikin bat birgaitzea, landetxe bezala erabiltzeko. "Landetxeetarako Kalitate Sisteman" bildutako gutxieneko estandarrak bete behar dituzte.
C. Turismo apartamentuak: eraikin bat egitea edo aurretik badagoen eraikin bat birgaitzea, turismo apartamentu bezala erabiltzeko.
D. Kanpinak: instalazioari turismo-baimena emandako kanpinak eraikitzea.
E. Lehendik badauden hotelen, landetxeen, apartamentu turistikoen eta kanpinen egiturak edo ekipamenduak berritzea.
F. Turismo enpresak eta/edo turismo produktuak sortzea edo hedatzea naturaren, aisiaren edo osasunaren jardueretako sektore erakargarrietan, hala nola, golf zelaiak, pitch&putt edo antzekoak, zentro termalak, talasoterapia, natura, turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak, denak jendeari irekiak.
G. Aurreko ataleko proiektuen bideragarritasun plana eta/edo finantza plana.


Araudia

AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duena.

AGINDUA, 2005eko maiatzaren 3koa,  Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua aldatzen duena.

AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu zuen agindua bigarrenez aldatzen duena.

EBAZPENA 2009ko martxoaren 20koa, Turismo sailburuordearena; 2003ko ekainaren 11ko Aginduak ezarritako esparruan, diru-laguntzak emateko deialdia ezagutzera ematen duena. Agindu horren bidez, 2008ko ekitaldirako turismoaren garapenerako estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu da.

Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza

Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 99 60

E-posta: A-MtzGuer@ej-gv.es

 

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)

Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)

48011 Bilbao

Tel.: 94 403 70 40
E-posta:
icuetara@spri.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskaera-inprimakiak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

- Inbertsio-proiektuaren memoria xehatua; ekonomia-, finantza- eta lan-arloko bideragarritasun-plana eta hori egiteko epeak barne.
- Hala badagokio, establezimenduaren arkitektura-proiektua, memoriarekin eta planoekin.
- Eratze-eskritura eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik daukanean izan ezik.
- Azken urteko kontu auditatuen kopia edo, bestela, sozietate zergaren edo, hala behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bi azken aitorpenak.
- Baimenik ematen ez bazaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari zerga gaietan aginpidea duten organoei, zuzenean eskatzeko zerga-obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, horiek bete egin direla egiaztatzen duen agiria.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko uztailaren 30ean bukatuko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)

Alamenda de Urkijo 36, 4.a  (Bizkaia Plaza eraikina)

48011 Bilbao

 


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Turismo Sailburuordetza.


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.

ONURADUNAK 2008



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria

Egindako inbertsioen aitorpena

Autolikidazioaren txostena


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/03/2009