Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza
Sarien helburua da goraipatzea eta aintzatespen publikoa egitea enpresa arloa hobetzeko ahaleginean bizitza osoa erantzukizun handiko arduretan edo zuzendaritza zereginetan eman duten pertsona fisikoen jarduera profesionalari, nahiz eta egun, adinak edo halabeharrak eraginda, lanari guztiz edo zati batean utzita egon.
Deitutako sarien onuradun izan daiteke Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoren bat sustatzen, zuzentzen edo kudeatzen duen edozein pertsona fisiko, enpresa arloko ekimenaren eta hobekuntzaren alde lan egiteagatik nabarmendu bada.
Deialdi honi dagozkion sariak gehienez sei pertsonari emango zaizkio, epaimahai kalifikatzailearen irizpideari jarraituz. Sariak, denak berdinak, zera izango dira: bereizgarriak, aipamena edo jendearen esker ona; onuradunek sari hori beren establezimenduetan jendaurrean erakutsi ahal izango dute eta, gainera, aipamen berezia egin jarduera profesionalean erabiltzen dituzten inprimakietan.
agindua, 2008ko uztailaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, 2007ko «Joxe Mari Korta» sarietarako deia egin eta sariak arautzen dituena.
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Sailburuaren Kabinetea
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 - 01 99 94
Faxa: 945 - 01 99 92
Sarietarako kandidatura bakoitzarekin batera,
proposatutako hautagaiak enpresaren garapenaren
arloan egindako ekarpena egiaztatzen duen
dokumentazioa ere bidali beharko da.
2008/07/29 - 2008/08/28
Kandidaturak eta ezarritako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz).
Sariak ebazteko proposamena lantzea helburu izanik, epaimahaiak ondoko adjudikazioaren irizpideak kontuan hartuko ditu:
a) Hautagaia bera luze eta urte askotako inplikazioaz aritu izana enpresa arloan.
b) Hautagaiak enpresa arloko baloreak garatzen, enpresak sortzen eta jarduera eta lanpostu berriak sortzen egin duen lanak izan duen garrantzia handia, bai eta hautagaiak ikerketa, berrikuntza edo ekoizpenaren arloan nahiz kudeaketa, banaketa edo merkaturatzen arloan egin duen ekarpen pertsonalak izan duena ere.
c) Hautagai bat baino gehiago egonez gero sari bera hartzeko, lehentasuna izango dute zaharragoa direnak eta ordura arte goraipamen publikorik jaso ez dutenak edo gizartean nabarmendu gabe aritu direnak, nahiz eta lan bikaina egin.
Epaimahai kalifikatzaileak emango du sariak emateko epaitza. Epaimahai horrek honako kide hauek izango ditu: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izango da lehendakaria, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko 4 ordezkari eta CONFEBASKeko lau ordezkari, berriz, epaimahaikideak.
Sariak emateko epaia epaimahaiak emango du gehienez hilabeteko epean kandidaturak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, eta EHAAn argitaratuko da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aginduaren bidez.
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Ez dago.
Ez dago.
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
28/07/2008