Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
Gaikuntza profesional egokia dutenei kontsumoaren arloan prestatzeko aukerak eman. Laguntza programa honek bi beka mota izango ditu. Bakoitzak bere edukia izango du, kontsumitzaileak babesteko lanaren arloen arabera:
- Beka 1: Hiru beka, kontsumoaren arloko erreklamazioen azterketa juridikoa egiteko.
- Beka 2: Beka bakarra, kontsumoari buruzko informazioa tratatu eta zabaltzeko formaziorako.
Ondorengo betekizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte beka hauek:
- Euskal Autonomia Erkidegoan 12 hilabetez baino gehiagoz bizi izana, eskabidea aurkezteko unean.
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak kontsumoaren arloan emandako bekarik lehenago jaso ez izana.
" Izaera bereko diru laguntzak edo laguntzak direla eta, itzultze edo zigortze espedienteren baten pean ez izatea.
- Azken 5 urteotan lortutako titulu akademikoak
Titulu akademikoak: Beka 1: Zuzenbidean lizentziatura. Beka 2: Dokumentazioko/Bibliotekonomiako lizentziatura edo diplomatura.
Atzerrian lortutako tituluak eta publikoak ez diren Espainiako ikastetxeetan lortutako tituluak ere onartuko dira, baldin, eskabidea aurkezteko unean, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatuta badaude.
2009ko ekitaldian hamabi hilabeteko iraupena izango dute eta lau (4) beka esleituko dira: 1. motako hiru beka eta 2. motako beka bat. Beka bakoitzari 12.960 euro izendatuko zaizkio eta, horretaz gain, 1.590 euro prestakuntzako gastuak ordaintzeko, hala nola, joan-etorriak, mantenua, ostatua eta matrikula.
AGINDUA, 2007ko irailaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko beken programa arautzen duena.
EBAZPENA, 2008ko urriaren 3koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak emateko 2009. urteko deialdia argitaratzen duena.Eusko Jaurlaritza
Arabako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 77 70
E-posta: l-ibarrondo@ej-gv.es
Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel.: 94-403 14 00
E-posta: a-beitia@ej-gv.es
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 00
E-posta: JM-Odriozola@ej-gv.es
Eskabidean eskatzailearen datu pertsonalak aipatu behar dira baita emandako bekarik lehenago jaso ez izanaren zinpeko aitorpena.
Eskabidearen batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:
a) Nortasun agiriaren kopia.
b) Espediente akademikoaren ziurtagiria, ikasturte guztien kalifikazioekin eta jasota noiz bukatu dituen goi-mailako ikasketak. Atzerrian edo Espainiako zentro ez publikoetan eginiko ikasketen espedienteak Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako homologazioaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar dira.
c) Curriculum vitae. Bertan lan-esperientzia, prestakuntza, hezkuntzen ezaguera eta interesgarri deritzen merezimenduak jaso beharko ditu, bai eta deialdiaren xedearekin zerikusirik duten aurreko lan eta esperientziak ere.
d) Curriculum vitae-n jasotzen dituen merezimenduen egiaztagiriak. Ez dira onartuko eskabidea aurkezten den momentuan agiri bidez egiaztatzen ez diren ikastaro edo esperientzia.
e) Errolda ziurtagiria. Honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko egoitza 12 hilabete baino gehiagokoa dela egiaztatu behar du.
f) 4. artikuluko 1.c eta 1.d idatz-zatietan aipatzen diren egoerek ez diotela eragiten dioen zinpeko aitorpena.
Jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak aurkeztu behar dira.
2008/10/23 - 2008/11/24
Eusko Jaurlaritza
Arabako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Zuzenean edo 30/92 Legean ezarritako beste era bateaz.
Hautaketa Batzordeak bi fasetan balioztatuko ditu eskabideak. Lehenengoan, aurkeztutako agiriak balioztatuko ditu; bigarrenean, elkarrizketa pertsonala egingo du. Hautaketa Batzordeak beka esleitzeko proposatzen dituen hautagaien zerrenda osatuko du. Orobat, bi ordezko izendatuko ditu beka bakoitzerako, bekari uko egitea edo bekarako eskubidea galtzea gertatzen bada ere. Hautaketa Batzordeak beka esleitzeko proposatzen dituen hautagaien zerrenda osatuko du.
Orobat, bi ordezko izendatuko ditu beka bakoitzerako, bekari uko egitea edo bekarako eskubidea galtzea gertatzen bada ere. Onuradunetakoren batek bekari uko eginez gero, ordezkoetako lehenengoa izendatu ahal izango da onuradun, dagokion beka-motaren zerrendari begiratuta, betiere, agindu honen 16. artikuluan ezarritakoak aintzat hartuta.
Hautaketa Batzordeak beka-motaren bat hutsik eta eman gabe utz dezake, baldin eta horretarako eskabiderik ez badago, edo hautagaiek balorazio osoaren %50 gainditzen ez badute dagokion beka-motan. Horrelakorik gertatuz gero, beste beka-motaren batean onuradun gehiago izatea erabaki dezake Hautaketa Batzordeak, eta, horretarako, bekadungai proposatuko du, beka-mota guztietako ordezkoen artean, eskabideak balioztatutakoan puntuaziorik handiena izan duen ordezkoa.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaritza
Sei hilabeteko epea izango du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
2008KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
22/10/2008