Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Teknologia Zuzendaritza
Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.
Edozein enpresa txiki edo ertain (ETE), industria arlokoa, erauzgarria, eraldatzailea edota hauekin loturiko zerbitzuetakoa bada; baina, beti ere, honako betekizun hauek beterik:
AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Kanpoko ezarpenak programa arautzen duena.
AGINDUA, 2005eko ekainaren 29koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo ezarpenetarako GAUZATU programa arautzen duena.
AGINDUA, 2007ko ekainaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Horren bidez, bigarren aldiz aldatzen da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu programa arautzen duen Agindua.
EBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordearena; horren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzen da 2009ko ekitaldirako Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programa arautzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu hori euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko da.Eusko Jaurlaritza
Nazioarteratzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 80/81
E-posta: comercio-ext@ej-gv.es
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es
1.- Inbertsio-proiektuaren memoria xehatua; ekonomiako, finantzako eta laneko arloko bideragarriasun-plana, hori egiteko epeak eta, hala badagokio, establezimenduaren arkitektura-proiektua barne hartuko dira, memoriarekin eta planoekin.
2.- Enpresa eskatzailearen eta enpresa horrek izandako aldaketen Eratze Eskritura; eta hala badagokio, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, bai eta eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia ere, salbu eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkaritzan jardun badute, eta aldaketarik izan ez bada.
3.- Urteko kontuen kopia eta Merkataritza Erregistroan aurkeztutako azken bi ekitaldietako agiri gehigarriak.
4.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izanaren ziurtagiria.
5.- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari baimentzen ez badio zerga-obligazioak bete izanaren ziurtagiria zerga-arloko organo eskudunei eman dezaten zuzenean eskatzea, obligazio horiek bete izanaren akreditazioa.
2009/03/03 - 2009/05/15
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Ez dira azaltzen.
Teknologia eta Industria Garatzeko Sailburuordetza
Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabete.
2008KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Lagungarri diren proiektuak:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
04/03/2009