Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Merkataritza-ekipamenduen modernizariorako laguntzak 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Saiburuaren Kabinetearen Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresek burututako merkataritza-ekipamenduen modernizazioa.


Nori Zuzendua

Negozio-kopuruari dagokionez jarduera nagusitzat merkataritza duten ETEak, gutxienez laguntza eskatzen den eguna baino bi urte lehenagotik eratu eta merkataritzan ari badira.

Enpresa berri bat lehendik zegoen beste baten bilakaeraren ondorioz sortu bada eta haren ondare guztia nahiz erabat bereizitako jarduera-arlo batzuk enpresa berrira eskualdatu badira, enpresa matrizak bete beharko du goian aipatutako baldintza.


Diru kopurua

- Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioak izango duen kostuaren %20.
- Enpresa bakoitzeko gehienezko dirulaguntza: 6.000 €.


Araudia

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen da.

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen 2003ko maiatzaren 8ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, aldatzen da.

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen 2003ko maiatzaren 8ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, aldatzen da.

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 25ekoa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko laguntzen programa ezarritako diru-laguntzak 2007ko ekitaldian emateko deialdia jakinarazten da jende aurrean.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 67
E-posta:
j-cadarso@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 77
E-posta:
i-lopezperez@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 2565
E-posta:
t-urkiol@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
E-posta:
mj-cubo@ej-gv.es

Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabineteak - MLTK


Erantsi beharreko agiriak

1.- Eskaera (F-1, F-2 eta F-3 orriak)
2.- Enpresaren azken eratze-eskrituraren kopia, eta azken aldaketak, hala balitz.
3.- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia (aurreko bi urteetan laguntzarik eskatu ez badute edo hau jada Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan ez badago).
4.- IFZ/IFKren fotokopia edo pertsona eskatzailearen NANen fotokopia (aurreko bi urteetan Sailari laguntzarik eskatu ez badiote edo hau jada Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan ez badago).
5.- EJZn alta eta bajen egiaztagiria, Foru Ogasunak emana.
6.- Hirugarrenen alta (entitate finantzario bateko kontu-zenbakia) (Aurreko urteetan laguntzarik jaso ez badute).
7.- Jatorrizko behin betiko fakturak eta eskaeraren xede diren aktiboen fotokopia.
8.- Enpresa matrizaren EJZaren alta eta bajen egiaztagiria, beste enpresa batetik datozenentzat.
9.- Gizarte Segurantzak emaniko lan bizitza, beste matriz batetik enpresa batera doazenentzat.
10.- Inbertsioaren zenbatekoa 15.000 eurokoa baino handiago bada, Ogasunean egunean dagoeneko egiaztagiria (administrazioari baimenik eman ez bazaio datu hori eskatzeko).

* 3, 4 eta 6. kasuetan, adierazi aipatu dokumentuak zein tokitan eta noiz aurkeztu ziren.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/04/04 - 2008/09/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao

Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz

Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabineteak - MLTK


Tramiteen deskripzioa

Lurralde Bulegoak eskaerak hartu, aztertu eta ebaluatzeaz arduratzen dira eta, espedienteek dokumentazioa osatzen duten neurrian, ebazpen-proposamena ezartzen dute.
Merkataritza Zuzendaritzak dirulaguntza osoaren ordainketa ezartzen duen ebazpena xedatzen du.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritza zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

2007KO ONURADURAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio Telematikoa eta inprimakiak:
Diru laguntzarako eskariainterneten bidez izapidetu daiteke. Hala ere, horrela egiteko beharrezkoa izango da agiriak paperean ere aurkeztea kasuan kasuko Lurralde Bulegoan edo Administrazioaren Prozeduraren Legean jasotzen diren lekuetan, sarrera erregistroa izan dezate.

Tramitazio eta inprimikiak


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:
Laguntzaren xedea izan daiteke honako hauek enpresaren aktibo gisa erostea:
- Informatika-aplikazio generikoak edo estandarrak, espezifikoak edo neurrira egindakoak eta haien berrikuspen, egokitzapen eta zuzenketen kostuak salbuetsita geratzen direlarik
- Informazio-prozesurako ekipoak
- Kutxa erregistratzaileak
- Terminalak, saltokiak
- Kode-irakurgailuak
- Etiketak jartzeko sistemak
- Tenperatura gorde eta tratatzeko sistemak
- Merkantzia neurtzeko eta pisatzeko sistemak
- Produktuari erantsitako lapurreta kontrako sistemak.
- Ogia egin eta labean erretzeko makineria eta antzekoak
- Lanak automatizatu eta mekanizatzeko makineria eta ekipoak

Dirulaguntza kalkulatzeko, fakturan adierazitako kostua hartzen da kontuan, balio erantsiaren zerga kenduta.
Aktiboak laguntzeko baldintzak:
- Gutxieneko inbertsioa: 600 €
- Inbertsioa 2008 urtean egin beharko da. Hala ere, aurreko urtean egindako inbertsioak ere onartuko dira, diru-laguntza eskatzeko epea amaitu ondoren egindakoak badira.
- Eskuratutakoa erabilera berrikoa izango da
- Ez zaie hirugarrenei lagako
- Amortizazio-epea hiru urtekoa izango da gutxienez
- Ez da izango enpresa eskatzaileak fabrikatua, egina edo garatua.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

03/04/2008