Industriaren establezimendu eta jarduerak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
· Industria Establezimenduen Erregistroan erregistratzea
· Industria berria
· Aldatzeak edo handitzeak
· Lekualdatzeak
· Titular-aldaketak
· Erregistroa berraztertzea
· Baja ematea.
Nori Zuzendua
Industria-establezimenduen titularrak.
Araudia· Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 26ko 8/2004 Legea (2004/11/29ko EHAA).
· Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/92 Legea (1992/06/23ko BOE).
· 5/1996 Dekretua , urtarrilaren 9koa (96/02/07ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroa arautzeko den Arautegia eta erregistro hori instalatzeko, hedatzeko eta tokiz aldatzeko jardunbidea onartzeko dena.
· 697/1995 Errege Dekretua, apirilaren 28koa (95/05/30eko BOE), estatuko Industria Establezimenduen Erregistroaren Arautegia onartzen duena.
· 1560/1992 Errege Dekretua, abenduaren 18koa (92/12/22ko BOE), Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala onartzen duena (EJSN/CNAE-93). Martxoaren 14ko 330/2003 Errege Dekretuak aldatu du Dekretu hori (2003/04/02ko BOE).
· 81/1996 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa (96/02/28), Jardueren araberako Produktuen Sailkapen Nazionala onartzen duena (JPSN/CNPA-96). Martxoaren 14ko 331/2003 Errege Dekretuak aldatu du Dekretu hori (2003/04/02ko BOE).
· Agindua, 2002ko urtarrilaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko prozedura onartzen duena (EHAA, 2002/02/26). Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2004ko urriaren 7ko Aginduak aldatu du Agindu hori (2004/11/11ko EHAA).
· Agindua, 2000ko abenduaren 26koa (2001/01/24ko EHAA), Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, instalazio industrialak martxan jartzeko prozedura sinplifikatzeari buruzkoa.
INDUSTRIAKO KOORDINATZAILEAK
- Arabako Lurralde Bulegoa:
Ricardo Pérez Lekue
Tlf: 945- 01 77 72
- Bizkaiko Lurralde Bulegoa:
Mª Jesús Markaida
Tlf: 94- 403 14 08
- Gipuzkoako Lurralde Bulegoa:
Patxi Etxeberria
Tlf: 943- 02 25 34
Jarraian azaltzen direnak Industria Establezimenduen Erregistroan erregistratuko dira – 1. Dibisioa (R.I.-1):
1. Industria-enpresek fabrikatutako produktuak lortzeko, konpontzeko, mantentzeko, eraldatzeko edo berrerabiltzeko jarduerak, baita produktuak edo azpiproduktuak ontziratzeko, enbalatzeko, aprobetxatzeko, berreskuratzeko eta deuseztatzeko jarduerak ere, edonolako baliabide, prozesu tekniko eta instalazio erabili ere.
2. Energia eta energia-produktuak sortu, banatu eta hornitzeko jarduerak.
3. Meatokiak eta gainerako geologia-baliabideak ikertzeko, ustiatzeko eta baliatzeko jarduerak, baliabide horien jatorria eta egoera fisikoa edozein izanik ere.
4. Instalazio nuklear eta erradiaktiboak.
5. Armak eta lehergaiak fabrikatzeko industriak, eta nazioa defendatzeko egokitzat jotzen direnak.
6. Elikagaien, nekazaritzaren, abereen, basoen eta arrantzaren industriak.
7. Garraioarekin, telekomunikazioekin eta informatikarekin zerikusia duten industria-jarduerak.
8. Sendagaiekin eta osasunarekin zerikusia duten industria-jarduerak.
9. Kultura sustatzearekin zerikusia duten industria-jarduerak.
Enpresetako titularrek nahitaez jakinaraziko dituzte Industria Erregistroan erregistratzeko eskatuko zaizkien datuak, baita datu horietan izaten diren aldaketa guztiak ere, jarduera uztea barne.
Betebehar horiek betetzen ez badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoaren Industriari buruzko Legearen 31.2. c eta d eta 31.3. b eta c artikuluen arabera dagozkien zigorrak ezarriko zaizkie, eta, hori ez ezik, ezin izango dituzte Industriari buruzko Legean araututako modernizazio- eta sustapen-programetatik eratorritako onurak baliatu.
Industria-establezimendu bat Industria Establezimenduen Erregistroan behin betiko erregistratzeko —industria berria, handitzea, lekualdatzea, titulartasun-aldaketa edo berraztertzea izanik ere—, industria-establezimendu horren ekipo eta instalazioetan eragiten duten berariazko Arautegi guztiak bete behar dira.
Erregistratze motak:
- INDUSTRIA BERRIA
- INDUSTRIA HANDITU EDO ALDATZEA
- INDUSTRIA LEKUALDATZEA
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
1. RI-1 inprimakia betez eskaera egitea
2. Industria-establezimenduen erregistroaren datu tekniko-ekonomikoak deklaratzeko inprimakia, behar bezala betea eta sinatua.
- IZENA EDO TITULARRA ALDATZEA
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
1. RI-1 inprimakia betez eskaera egitea
2. Izen Soziala aldatzeko inprimakia, lehengo titularrak eta titular berriak sinatua.
- ERREGISTROA BERRAZTERTZEA
Establezimenduen titularrek erregistratutako aldaketak jakinarazi behar dituzte, edo, aldaketarik ez badago, aldaketarik ez dagoela berretsi behar dute, 4 urtean behin.
- INDUSTRIA ERREGISTROAN BAJA EMATEA -
Industria-establezimenduaren titularrak jarduera uztea erabakitzen badu, Industriako Lurralde Bulegoari emango dio horren berri, Industria Establezimenduen Erregistroan baja eman diezaion.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 13/1998 Legeak araututakoak (EHAA, 13. zenbakia, 1998/07/20koa).
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan.
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Ez dira deskribatu.
Industriako Lurralde Bulegoak
Hilabete 1.
Isilbidearen OndorioakBaiespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Bestelako AgiriakEz dago.
Ez dago.
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
20/02/2006