Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Comercio y Turismo

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio

WAI-A

Enpresen kalifikazio-agiria ezarri zaien Ingeniaritzaren eta Aholkularitzaren sektoreko industria-jarduera jakin batzuk

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza


Enpresen kalifikazio-agiria ematea/Aldizkako berriztatzea.

Nori Zuzendua

Agiria eskatzen duten Ingeniaritzaren eta Aholkularitzaren adarreko pertsona edo entitate juridikoak.

Araudia
  • 3008/78 Dekretua, urriaren 27koa, enpresen kalifikazio-agiria arautzen duena (78/12/23ko BOE).
  • Agindua, 1980ko ekainaren 30ekoa (1980/09/11ko BOE). Ingeniaritza eta Aholkularitza Enpresak.

Harremanak norekin

- Arabako Lurralde Bulegoa:
  Ricardo Pérez Lekue
  Tel.: 945- 01 77 72

- Bizkaiko Lurralde Bulegoa:
   Mª Jesús Markaida
   Tel.: 94- 403 14 08

- Gipuzkoako Lurralde Bulegoa:
   Patxi Etxeberria
  Tel.: 943- 02 25 34

Erantsi beharreko agiriak

Enpresen kalifikazio-agirien eskaerak Industria eta Meategiak Administrazeko Zuzendaritzaren Lurralde Bulegoetan aurkeztuko dira, eta bulego horiek bideratu eta ebatziko dituzte agiriok emateko espedienteak.

Behar diren agiriak:
1. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainketa-agiriaren fotokopia.
3. Eskaeraren aurreko hileko TC-1 eta TC-2 inprimakien fotokopia. Kooperatiben edo ondasun-erkidegoen kasuan, Gizarte-Segurantzaren Erregimen Orokorraren edo Autonomoen Erregimen Bereziaren ordainagiria.
4. Legezko helbidea duten probintziatik kanpo instalazio finkoak dituzten fabrikatzaileek instalazio horiek Industria Erregistroko inskribatze-agiriaren fotokopia erantsiko dute. Arau horrek ez ditu eraginpean hartzen eraikuntza enpresak. 5. Etxeetarako eta estalkietarako hormigoizko elementu jazarkorrak fabrikatzen dituzten enpresek eta hormigoi prestatuen enpresek enpresaburuaren erantzukizun-adierazpena ere aurkeztuko dute. Adierazpen horretan, jarduera horiek erabiltzen dituzten teknikak agerraraziko dira.

Eman eta handik bi urtera iraungitzen dira agiriak, eta iraungi baino lehenago berritu beharko dira, interesdunak egindako eskaeraren bitartez.


Dagokion tasa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 13/1998 Legeak araututakoak (EHAA, 13. zenbakia, 1998/07/20koa).

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Ez dira deskribatu.


Egitura Atal Ebazlea

Industriako Lurralde Bulegoak.


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

28/02/2006