Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Comercio y Turismo

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio

WAI-A

Industria Segurtasunaren arauen eremuan ikuskaritza-jardueretan diharduten entitate baimendunak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza


Xedea

Kontrol Erakundeko lanetan jarduteko baimenak izapidetzea.

Nori Zuzendua

EAEko eremuko Kontrol Erakunde Baimendunak.

Araudia
  •  8/2004 LEGEA, azaroaren 12koa (2004/11/29ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Industriakoa
  •  21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa (1992/07/23ko BOE).
  •  2200/95 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Industria Kalitaterako eta Segurtasunerako Azpiegitura Erregelamendua onartzen duena. (1996/02/06ko BOE).
    411/97 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, abenduaren 28ko 2200/95 Errege Dekretua aldatzen duena. (97/04/26ko BOE).
  • Ebazpena, 1997ko uztailaren 1ekoa, Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzarena, beste Autonomia Erkidego batzuek Baimendutako Kontrol Erakundeen jardun-jakinarazpenari dagokionez, Behin Behineko Jarraibideak onartzen dituena.

Harremanak norekin

- Arabako Lurralde Bulegoa:
  Ricardo Pérez Lekue
  Tel.-zk.: 945- 01 77 72

- Bizkaiko Lurralde Bulegoa:
   Mª Jesús Markaida
   Tel.-zk.: 94- 403 14 08

- Gipuzkoako Lurralde Bulegoa:
   Patxi Etxeberria
  Tel.-zk.: 943- 02 25 34

Erantsi beharreko agiriak
  • Kontrol Erakundeen Baimena: 2200/95 Errege Dekretuan ezarritako Prozeduraren araberakoa.
    Jarduteko baimenerako baldintzak eta betekizunak:
    a. Aldez aurretik, Kontrol Erakunde izatearen akreditazioa edukitzea, eskumeneko Administrazio Publikoak izendaturiko akreditazio-entitateak egina.
    b. Industria-instalazioen segurtasuna ikuskatzeko baimenaren kasuan, behar diren instalazioak eta baliabide materialak, eta lanbidearen, teknikaren nahiz arauen arloan prestakuntza egokia duten langileak izan beharko ditu, baimena eskatzen den lurraldean dauden instalazioen % 5ez arduratzeko gutxienez.
    c. Industria-instalazio horien jarduerak eragindako kalteak direla-eta bezeroek edo kalteturiko beste alderdiek jarritako errekalamazioak tratatzeko berariazko prozedurak izatea, eta jasotako erreklamazioak eta erreklamazio horiei buruz egindako jardunak biltzeko artxibategia edukitzea.
    d. Erakunde horien erantzukizunaren arriskuak eraginpean hartzen dituzten aseguru-polizak izenpetzea. Poliza horien gutxieneko zenbatekoa 200.000.000 pezeta izango da, eta polizaren zenbatekoak ez du erantzukizun hori mugatuko.
    Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
    Behar diren agiriak:
  •  Eskabidea.
  •  Entitatearen Estatutu Juridikoaren, jabetzaren eta finantzazio-iturrien aitorpena.
  •  Erakundea arautzen duten estatutuak edo arauak.
  •  Baimena eskatu den jarduerarako akreditazioaren ziurtagiria, Akreditazio Entitateak emana.
  •  Ezarritako aseguru-polizaren kopia.
  •  Euskadin aplikatu nahi dituzten tarifak jakinaraztea
  •  Larrialdietarako, arduradunaren izena eta harekin harremanetan jartzeko modua jakinaraztea.
  •  Baimena lortutakoan, Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko behar diren datuak aurkeztu beharko ditu. (ikus Industria Erregistroaren -IE- atala)

Beste Autonomia Erkidego batean Baimendutako Kontrol Erakundeen jardunaren jakinarazpena: 2200/95 Errege Dekretuan eta Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak 1997ko uztailaren 1ean emandako Ebazpenean ezarritako prozeduraren arabera.

Beste Autonomia Erkidego batean jarduerari ekin dioten edo euren instalazioak dituzten Kontrol Erakundeek -betiere Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimena hango Autonomia Erkidegoak eman badie-, Autonomia Erkidego honetan jardun nahi badute, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari zuzendutako eskaera, jarduna gauzatu nahi den eremu guztiak esanbidez aipatuta.
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio-agiria: Sozietatearen Izena, helbidea, forma juridikoa,...
  • Entitatearen antolamendua. Bertan, esanbidez aipatu beharko da Autonomia Erkidego honetara esleitutako langileen saila, nahi diren eginkizunetan jardungo duten langileen saila, alegia.
  • Kontrol Erakundea izateko jatorrizko Autonomia Erkidegoak emandako Baimen Ebazpenaren kopia kautoa. Bertan, esanbidez adieraziko da baimen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna. Era berean, Ebazpen horren edukiaren arabera beharrezkoa denetan, Estatuko Akreditazio Entitateak emandako Akreditazio Ziurtagiriaren kopia, aurrekoa bezalakoa hori ere, Eranskin eta guzti.
  • Kontrol Erakundearen ordezkariak emandako aitorpena. Kontrol Erakundearen izenean eta haren ordez jarduteko behar den eskumena duen pertsona hartuko da ordezkaritzat, eta hark eman beharreko aitorpenean, honako hauek adieraziko dira:
  • Euskal Autonomia Erkidegoan badituela bertan dauden espezialitate bakoitzeko instalazioen % 5ez gutxienez arduratzeko behar diren instalazioak eta baliabide materialak, eta lanbidearen, teknikaren nahiz arauen arloan prestakuntza egokia duten langileak.
  • Kontrol Erakundeari dagozkion eginkizunetan jardungo duten langileek ezagutzen dutela Autonomia Erkidego honetan indarrean dagoen Araudi Teknikoa.
  • Kontrol Erakundeak baduela aurreko puntuan aipaturiko araudian aurreikusitako ikuskapenak egiteko behar adinako gaitasuna.
  • Ikuskapenak egiteko behar diren baliabide teknikoei dagokienez, dituzten baliabideen zerrenda, baliabide horiek esanbidez aipatzen badira aurreko puntuan adierazitako araudian, edo bestela, baliabide horiek eskuratzeko konpromisoaren aitorpena.
  • Larrialdiez arduratzeari begira harremanetan jartzeko sistemaren adierazpena, baita Erkidego honetan zerbitzu-eskaerei erantzungo dien bulegoarena ere.
  • Jarduteko eskaeran adierazitako eremu bakoitzean aplikatu nahi diren tarifak. Agiri horiek jarduerari ekiteko unean ere aurkeztu ahal izango dira.
  • Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko eskaera (ikus IE atala).

Dagokion tasa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzeko 13/1998 Legeak araututakoak (98/07/20ko EHAA, 13. zk.).

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Industria Zerbitzua
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Tramiteen deskripzioa

Ez dira deskribatu.


Egitura Atal Ebazlea

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

18/04/2007