Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

WAI-A

Monicelli zuzendaria eta Japoniako zinema beltza omenduko ditu Zinemaldiak
 
Irailaren 18tik 27ra bitartean egingo dute Donostiako Zinemaldiaren 56. edizioa.

Oscar Marine diseinatzailea eta Mikel Olaziregi, Zinemaldiaren zuzendaria

Oscar Marine diseinatzaileak Zinemaldiaren atal desberdinetarako egin dituen kartelak aurkeztu berri dituzte. Horrez gainera, aurtengo edizioaren programazioa aurreratu dute. Alde batetik, Mario Monicelli Italiako zinemagileari omenaldi berezia egingo diote. Hamarkada ugari daramatza Monicellik zuzendari lanetan, eta besteak beste, I soliti ignoti (Big Deal on Madonna Street) (1958), The Great War (1959) edo Vogliamo i colonnelli (1973) pelikulak zuzendu ditu. Le rose del deserto (2006) da bere azken lana.

Bestalde, Japoniako zinema beltzari atzera begirako tematikoa eskainiko diote. Akira Kurosawa, Shoei Imamura edo Yasuzo Masumura bezalako zinemagileak mundu osoan ospetsuak badira ere, ezin ahatz dezakegu Japoniako zinema beltzeko film ugari ez direla gure artean batere ezagunak. Gainera, polizia generoaren tendentzia berriak ere ikusgai izango dira jaialdian. Takeshi Kitano da mota horretako pelikulak egiten dituen zuzendarietako bat.


Azken eguneratzea: 2008/05/13