Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

WAI-A

Sopelanan eta Getxon egingo dituzte Itsas Joko Atlantikoak
 
Uztailaren 19tik 25era bitartean ospatuko dute Itsas Joko Atlantikoen 14. edizioa

Surfa, Itsas Joko Atlantikoen protagonistetako bat

Getxoko Kirol Portua eta Sopelanako Arrietara hondartza izango dira aurtengo Itsas Joko Atlantikoen eszenatoki nagusiak. Nazioarte mailan garrantzi handia duen kirol-ekitaldia da hori, eta 600 eta 800 kirolari artean elkartzen dira urtero bertan. 1995ean antolatu zituzten estreinako aldiz jokoak, Bretainian. Joan den urtean ere Frantziako eskualdea izan zen Itsas Joko Atlantikoen egoitza.

Aurten lehendabiziko aldiz egingo dituzte Itsas Joko Atlantikoak Euskadin, uztailaren  19tik 25era bitartean, hain zuzen ere. Ekimenaren helburu nagusia honakoa da: ekitaldi berean Europa Atlantikoa osatzen duten eskualde eta herrietako kirolak, turismoa eta kultura sustatzea. Horretarako, kirol lehiaketak antolatzen dituzte. Nola ez, itsasoarekin lotura estua duten kirolak dira horiek: piraguismoa, urpeko jarduerak, arraunketa, surfa eta bela. Gainera, 3 edo 4 egunez herrialde ezberdinek euren produktu autoktonoak erakusten dituzte Merkatu Zelta berezian.

Irlanda, Man Uhartea, Gales, Kornualles, Eskozia, Bretainia, Asturias, Galizia, Portugalgo Iparraldea eta Euskadi dira gaur egun Itsas Joko Atlantikoen Nazioarteko Batzordeko kideak.


Azken eguneratzea: 2008/05/13