Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

WAI-A

Maiatzaren 17an ospatuko dute Laudion Internet Eguna
 
"Internet Goxo-Goxo" lehiaketa irabazi duen gozoa dastatzeko parada izango dute Internet Egunera bertaratzen diren lagunek.

Internet Egunaren logoa

Laudiok hartuko du aurten Internet Eguna. Maiatzaren 17an ospatuko dute sareen sareari eta teknologia berriei eskainitako jaia. Hilaren 16an eta 18an jolasak eta aurkezpen bereziak egingo dituzte.

Garrantzi handia izango dute gozoek aurtengo Internet Egunean. Izan ere, "Internet Goxo-Goxo" izeneko gozogintza lehiaketa egingo dute estreinako aldiz; teknologia berriekin lotura duen mota horretako lehendabiziko lehiaketa da hori. Maiatzaren 13ra arte, Euskadiko gozotegi eta Ostalaritza Eskolek euren postre gozoak (bi postre lehiakide bakoitzeko) aurkezteko aukera dute. Internetekin eta teknologia berriekin nolabaiteko lotura izan beharko dute horiek guztiek. Egun bat geroago, hilaren 14an, gozorik onena aukeratuko du epaimahaiak.

Irabazleak postrearen 1.000 unitate prestatu beharko ditu larunbaterako.


Azken eguneratzea: 2008/05/13