Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

WAI-A

Delicatessen produktuen azoka hartuko du Durangok
 
Lau herrialdetako 35 upeltegi elkartuko dira Landako Gunea barrutian.

Urdaiazpikoa da eguneko protagonistetako bat

Durangoko Landako Gunea eraikina gastronomia onaren zaleen elkargune bihurtuko da maiatzaren 10ean. Delicatessen produktuen azoka egingo dute eta lau herrialdetako 35 upeltegi elkartuko dira bertan. Ardo zaporetsuaz gainera, olioa, urdaiazpiko iberikoa, izokin ketua eta kafea bezalako produktuak aurki ditzakete bisitariek azokan.

Miniaturazko sukaldaritzari eskainitako gune berezian pintxo ugari dastatzeko parada izango dute bisitariek, oso prezio merkean (1-2 euro). Landako Gunera bertaratzen diren lagunek izokin ketua probatuko dute, eta horrez gain, urdaiazpiko iberikoa mozteko prozedura eta "barista" baten lana zertan datzan ikasiko dute; kafearen aparra "apaintzeaz" arduratzen dira baristak.

Bestalde, kafe, olio eta ardo dastaketak prestatu dituzte, gastronomia adituen gidaritzapean. 10 euroko sarrera ordainduta, ardoa dastatzeko kopa, azokan ikusgai izango diren produktuen katalogoa, azoka-esparruaren mapa eta jardueren egitaraua jasoko dute bisitariek.


Azken eguneratzea: 2008/05/05