-
-
-
-
Oharrak eta alertak (Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzaren oharrak, Produktuei buruzko alerta nabarmenak, Interes orokorreko oharrak)
Kontsumo.net programa TeleBilbao, TeleDonostia eta TeleVitoriara itzuli da

Irailaren 15ean, 20:00etan, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak babestutako programa itzuli zen telebistara. Programa honek astelehenero irakasten du hobeto kontsumitzen. Nortxu Martínez-ek aurkeztutakoak atal berriak ekarri ditu: "¿Sabías que?", "El consejo de la semana" eta sariketa berri bat.
Argazkia handitzeko bere gainean sakatu
Urriaren 13ko programako gaiak:
-
Tarifa gehigarriko zerbitzuak 905 zenbakien kontra
-
Kontsumo Gelak: Elikadura hirugarren adinean
-
¿Sabías que?: Krisialdi ekonomikoa
-
Consejo de la semana: Zer hartu behar dugu kontuan erosketak egiterakoan
"Kontsumo Bira" inauguratu da
2008ko uztailaren 7an: "Kontsumo Bira" abiatu da, Gasteizen. Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzaren ekimen hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bederatzi udalerritatik igaroko da, kontsumitzaileak diren aldetik dagozkien eskubideen defentsa eta babeserako prestakuntza jartzeko herritarren eskura, modu arin eta dibertigarrian.
Argazkia handitzeko bere gainean sakatu
Prentsa oharra
Inaugurazioko irudiak
Erakusketaren irudiak, Getxon
Erakusketaren irudiak, Laudion
Erakusketaren irudiak, Donostia-San Sebastianen
Erakusketaren irudiak, Irunen
Erakusketaren irudiak, Beasainen
Erakusketaren irudiak, Bilbon
Erakusketa-egutegia (pdf, 58 Kb)
2008ko Kontsumitzailearen Astea
Martxoaren 15a Kontsumitzailearen Munduko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ekitaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, martxoaren 10etik 15era bitartean, herritarrei kontsumoari dagozkion hainbat alderdiren berri emateko.
Ekitaldiak hauexek dira:
-
Komunikazioaren profesionalentzako, irakasleentzako eta elkarteentzako ate irekien eguna (hiru Kontsumo Gelak zentroetan)
-
Antzerki-emanaldiak
-
Dibulgazioko standak
-
Tailer dinamizatuak kontsumo-alorrean
-
II Kontsumoaren erronka
-
Prentsaurrekoak
Ekitaldien programa orokorra (pdf, 728 Kb)
Kontsumo Kanpaina Ibiltariaren bukaera: 14.000 lagunetik gora izan ziren erakusketan
Lau hilabeteko bira egin eta 16 herri bisitatu ondoren, kontsumoari buruzko kanpaina ibiltaria Irunen amaitu zen joan zen urriaren lauan. Kanpainaren ibilbide osoan zehar 14.000 lagunetik gora izan dira erakusketan bisitan, eta datu horrek adierazi nahi du ekimen horrek harrera ona izan duela zuzenduta zegoen biztanleriaren aldetik. Gaien arabera, bisita gehien izan dituen standa telefoniari buruzkoa izan da, kontsumoari lotuta erreklamazio gehien sortzen dituen sektorea izaki.
Argazkia handitzeko bere gainean sakatu
Erakusketaren egutegia (excel, 25 Kb)
Udalerri ezberdinetako erakusketaren argazkiak
|