Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontsumo

WAI-A

"Egun bat... -(r)en bizitzan" kontsumo arduratsuari buruzko Eskola Lehiaketa


Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera "Egun bat... -(r)en bizitzan" kontsumo arduratsuari buruzko Eskola Lehiaketarako deialdia egiten du.

Lehiaketak bi fase ditu: fase autonomikoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak antolatua, eta Estatu mailaren fasea. Fase honetan Erkide Autonomo guztietako irabazleek hartuko dute parte.

Lehiaketa honen parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dira.

Lehiaketaren atalak:

1. "Consumópolis3" jokua. Froga ludikoak eta pedagogikoak dituen joku interaktiboa. Izena emateko epea: 2007ko urriaren 15etik azaroaren 30 arte izango da. Parte hartzeko epea: 2007ko urriaren 15etik abenduaren 10 arte izango da. Parte hartzeko: Consumópolis3 jokua Hurrengo esteka leiho berri batean irekiko da eta ez da erabilerraztasuna bermatzen

2. Taldeka lan bat egitea: kontsumo arduratsuaren baloreak sustatuko dituen aldizkari bat sortu.

Aldizkaria 2008ko martxoaren 4a baino lehen aurkeztu behar da, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzako Erregistroan edo 30/1992 Legeak baimentzen dituen Erregistro eta bulegoetan.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza:

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Samaniego, 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
General Concha, 23 - 48010 Bilbao
Easo, 10 - 20006 Donostia-San Sebastián

Lehiaketaren oinarri guztiak (pdf, 172 Kb)

 

EUSKAL ERKIDEGOKO FASEAREN SARIAK

Talde irabazleen partaideei opari bana emango zaie.

Saria lortzen duten ikastetxeek honako sariak jasoko dituzte:

  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Lehenengo Hezkuntzako 3. zikloko ikasleen mailarako.
  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleen mailarako.
  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleen mailarako.
  • 500 euroko 3 sari, hiru mailen artean banatzeko.
  • 300 euroko 3 sari, hiru mailen artean banatzeko.

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten lan guztiei parte hartzearen ziurtagiri bat emango zaie.

 

Azken eguneratzea: 2008/03/06