Kontsumitzaileentzat arriskutsua izan daitekeen produktu bat dagoenean merkatuaren kontrolaz arduratutako administrazioen artean informazioa bizkor trukatzea du helburu alerta-sarearen sistemak.
Sistema hori produktuen segurtasun orokorrari buruzko 2001/95/EE Zuzentarauan (11., 12. eta 13. artikuluak) eta zuzentarau hori gure ordenamendu juridikoan txertatzen duen 1801/2003 Errege Dekretuan (14., 15., 18. eta 19. artikuluak) antolatuta dago.
2001/95/EE Zuzentarauan (gaztelaniaz) 
1801/2003 Errege Dekretuan (gaztelaniaz) 
Euskal Autonomia Erkidegoan, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak kudeatzen ditu Europako Batasuneko estaturen batean gertatzen diren edo Autonomia Erkidegoek jakinarazten dituzten alertak.
Autonomia Erkidego bateko edo Estatu kideren bateko agintaritza eskudunak produktu arriskutsu baten merkaturatzea edo erabilera eragozteko, mugatzeko edo berariazko baldintzak jartzeko neurri bat hartzen duenean aktibatzen da alerta-sarea.
Gainera, produktoreek eta banatzaileek kontsumitzaileentzat eskuragarri jarri duten produktu batek segurtasun-betebehar orokorrarekin bateraezinak diren arriskuak dituela jakiten dutenean, eraginpean hartutako autonomia-erkidegoko administrazio-organo eskudunei horren berri eman behar diete berehala. Horretarako, honako formulario hau beteko dute: formularioa (pdf, 53 Kb).
Sistema horretan, informazioa Estatu kideen, Europako Batzordearen eta autonomia erkidegoen artean helarazten da, Kontsumoko Institutu Nazionalaren bitartez.
Informazio-truke hori antolatzeko, seguruak ez diren produktuen jakinarazpenak jatorria (Europako Erkidegoa edo autonomia-erkidegoak) eta produktuen arriskua (larria edo ez larria) kontuan hartuta multzokatzen dira.
Espainian (autonomia-erkidegoetan) alerta eragin duten produktuak
Kontsumoko Institutu Nazionalaren Web orria (gaztelaniaz) 
EBn (EEn) alerta eragin duten produktuak
Europako Batzorde, DG Health and Consumer Protection, Consumer Affairs-en Web orria (ingelesez) 
|