Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Industria
 

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/05/05
Bizkaiko Golkoan antxoaren populazioak hobera egin ote duen ebaluatzeko BIOMAN 08 kanpaina berria
Eusko Jaurlaritzak azken urteotan kudeaketa-eredua aldatu beharrean dagoen antxoaren arrantzaren egoera kritikoak antzemateko bidea eman duten ikerketei jarraituko die.
Kanpaina honen emaitzek balio izango dute antxoaren populazioaren egungo egoerari buruzko diagnostiko bat egiteko balioko dute

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak BIOMAN 08 arrantza-ikerketarako kanpaina berri bat egiteko enkargatu dio AZTI-Tecnaliari. Antxoaren biomasa ebaluatzeko helburua daudkan kanpaina hau Bizkaiko Golkoan egitekoa da, esparru horretan banatzen baita antxoa.


Zientzialariak bihar hasiko dira eta maiatzean zehar ekipoa ontzian izango da  laginak hartzeko eta ikerketak egiteko Bizakiko Golkoko antxoaren ugalketa-eremua, arrautzen eguneko ekoizpena eta antxoaren ernalketa-gaitasuna zehazteko.   Azterlan hauen bitartez jakitea izango dugu Bizkaiko Golkoako antxoaren biomasa ugaltzailea zein izan daitekeen.  


Bestetik ere, kanpainak antxoaren habitataren ezaugarri hidrografiko eta biologikoak aztertuko ditu, alderdi horiek gero eta garrantzizkoagoak baitira arrantzaren ikerketa zientifikoan. Horrela, azterketa-esparruaren datu hidrografikoak (tenperatura, gazitasuna, klorofila…), plankton-laginak eta beste espezie pelagiko batzuen ezaugarri biologikoak jasoko dira.   


Kanpaina horretarako, AZTI-Tecnaliak  “Investigador” eta  “Emma Bardan” izeneko ontziak izango ditu eskura.


Geroago, ekainean, AZTI-Tecnalia, Ifremer eta IEOko ikerketa-zentroetako ikerlariak datuak aztertzeko eta emaitzen txostena egiteko elkartuko dira. Datu horiek ICES/CIEM eta STECF nazioarteko erakundeei bidaliko zaizkie eta beraiek erabakiko dute emaitza horiek ikusita arrantza-tokiak ireki behar diren ala ez.


Eusko Jaurlaritza duela bi hamarkadatik ari da bultzatzen azterlan horiek AZTI-Tecnalia ikerketa-institutuan. Itsasoko eta elikagaien ikerketan aditua den teknologia-zentro honek nekazaritzako elikadura eta arrantza arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzarako (I+G+B) zerbitzuak ematen ditu bai eta teknologia transferentziakoak ere.