Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria eta Berrikuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Industria

WAI-A

Industria arloko Inbertsiorako Finantza-Laguntzen AFI Programa. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Industria Garatzeko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan Industria Eteek aktibo finkoan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak ematea, korritu-tasak hobarituz.


Nori Zuzendua

Industria ETEak, erauzketakoak edota transformatzaileak, produktiboak eta aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoenak (produktu-prozesuari lotuak) eta komunikazioen eta informazioaren gizartearen eremukoak.


Diru kopurua

-


Araudia

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez, AFI programa garatzen da, industria-sektorean inbertsioak egiteko finantza-laguntzen programa, alegia.

AGINDUA, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bitartez aldatu egiten da Afi programa garatzen duen Agindua, industria-sektorean inbertsioak egiteko finantza-laguntzen programa, alegia.

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 14koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2005eko ekitaldirako laguntzak emateko jendaurrean deialdia argitaratzen duena; izan ere, aipatutako agindu horrek garatzen du industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2005eko apirilaren 14koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2005eko ekitaldirako laguntzak emateko jendaurrean deialdia argitaratzen duena; izan ere, aipatutako agindu horrek garatzen du industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa."


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Industria Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 03
E-posta: ro-murillas@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel..: 945 01 77 70
E-posta: e-araba@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 10
E-posta: e-bizkaia@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 05
E-posta: e-gipuzkoa@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalordearen fotokopia.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005/04/15 - 2005/06/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Erakunde laguntzaileak:
Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa, Caja Laboral Popular, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander Central Hispano, Banco Guipuzcoano, Banco de Vitoria, la Caixa, Banesto, Banco de Vasconia eta Banco Popular.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Industria Sustatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio Telematikoa eta Inprimakiak:
Dirulaguntza eskabideak tramitatzeko moduak:
1.- Finantza Entitate Languntzaileetan aurkeztuz
2.- Internet-a erabiliz, www.euskadi.net/industria
3.- Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoetan aurkeztuz

Hala ere, eskabidea eta beharrezko dokumentuak Lurralde Bulegoetan edo Finantza Entitate laguntzaileetan aurkeztea ezinbestekoa izango da.

Tramitazioa eta Inprimakiak


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Diruz lagungarriak diren proiektuak:
- Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion aktibo finko berrian onartu ahal den inbertsio kopurua gutxienez 60.000 eurokoa izatea.
-
Hiruna langileko gutxieneko plantila duten enpresek garatua izatea, eta 3 langileetarik bi ekoizpen-prozesuarekin zuzenean lotuta egotea.

Inbertsio lagungarria:
Lagungarria izango da honako betekizun hauek betetzen dituzten aktibo finkoak erostea:
- Kontabilitateko Plan Orokorreko epigrafe hauetako batekoak izatea:
215 Aplikazio informatikoak.
220 Lurrak eta ondasun naturalak (eraikitako aldetik).
221 Eraikuntzak.
222 Instalazio teknikoak.
223 Makineria.
224 Erremintak.
225 Bestelako instalazioak.
227 Informazioa prozesatzeko ekipoak.
- Lehenengoz erablitzen diren edo jardunean jartzen direnak izatea, erabilitako eraikinak edo bestelako eraikuntzak erosten direnean izan ezean.
- Gutxienez bost urtez egotea enpresaren aktiboan.
- Oro har, ez egotea hirugarrenei emanak ezta fabrikatuak ere enpresa eskatzaileak berak.
- 'Eraikuntzak eta Lurrak eta ondasun naturalen' kasuan, inbertsio lagungarria aktiboen balorearen %70aren pareko zenbatekoa izango da.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

25/05/2005