Energia aurrezteko, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen 2008ko ekitaldirako programa.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Energia eta Meategien Zuzendaritza
Energia aurrezteko, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia eta Ingurumen Politikaren helburuak betetzen laguntzearren.
Enpresak
Enpresa-elkarteak
Autonomoen, nekazarien, abeltzainen eta abarren erregimenean beren kontura diharduten langileak
Pertsona fisikoak
Jabeen erkidegoak
Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo erakundeak
Toki-korporazioak
Aurrekoen pareko beste edozein.
3.710.000 euro.
AGINDUA, 2005eko abenduaren 14koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen duena.
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 28koa, Berrikuntza eta Energia sailburuordearena, 2005eko abenduaren 14ko Aginduaz ezarritako markoaren barruan, laguntzak emateko deialdi publikoa argitara ematen duena. Izan ere, agindu horren bitartez, energi aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen da.
Eusko Jaurlaritza
Arabako Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 77 77
E-maila: p-rodriguez@ej-gv.es
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 25 11
E-maila: m-miner@ej.gv.es
Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 25
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-maila: aj-salgado@ej-gv.es
1. Eskatzaileak eskabide bat bete beharko du. Eskabide horrek honako datu hauek bildu beharko ditu, besteak beste: enpresari buruzko informazio orokorra, egin beharreko proiektua edo azterlana deskribatuko duen memoria (inbertsioak eta kostuak xehatuta eta lortu nahi diren helburuak zehaztuta), eta helburu berarekin beste erakunde batzuei eskatutako edo beste erakunde batzuetatik jasotako diru laguntzen zenbatekoen egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpena.
Eskatzailearen zinpeko aitorpena, sexua dela-eta diskriminatzeagatik administrazio- edo zigor-arloko zigorpean ez dagoela eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera diru-laguntzen deialdietan parte hartzeko debekuarekin zigortuta ez dagoela adierazten duena.
Eskatzailea ETE bat bada, hori justifikatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
2. Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ahalorde hori eskura ez badu, eta, baldin badu, aldaketarik izan bada.
3. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jaso ezean, berriz, eskatzaileek ekarri beharko dute egiaztagiri hori.
Bi hilabete.
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donosita-San Sebastián
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao
Energia eta Meategien zuzendariak emango du laguntzak esleitzeko Ebazpena, gehienez ere sei hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza aldi bakarrean ordainduko da, proiektua amaitu ondoren, eta diruz lagundutako jarduerak egin izana, lortu nahi ziren helburuen betetze-maila eta egindako gastuak egiaztatzeko aukera emango duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Dokumentazio hori deialdia egin eta hurrengo urteko lehen hiru hilabeteetan aurkeztu beharko da.
Energia eta Meategien Zuzendaritza.
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Eskabideak diruz laguntzeko moduko jarduna hasi aurretik eta jarduna hasten den ekitaldi ekonomikoan aurkeztu beharko dira. Eskabideen barnean ezin izango dira aurreko ekitaldietan egindako inbertsioak hartu.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:
Agindu honen esparruan diru-laguntza jaso dezaketen jardunak honako hauek dira:
1. Energia aurreztearen arloan
a) Produkzioko, kontsumoko eta kontroleko instalazio eta ekipo berriak, eta berrikuntza teknologikoren bat dakarten edo aplikazio berritzaileak ahalbidetzen dituzten, eta programaren helburuak lortzen laguntzen duten materialak.
b) Hondakin-beroak aprobetxatzeko, energia-aldagaien kontrolerako eta kudeaketarako ekipo eta sistema berriak ordezkatzeko eta ezartzeko, eta lehengaiak berreskuratzeko instalazioak, betiere energia-kontsumoaren murrizte inplizitua eragiten badute eta ingurumenaren hobekuntza bultzatzen badute.
c) ETEetarako energia-eraginkortasunaren erabilerari, kudeaketari eta hobekuntzari buruzko azterlan integralak, Batzordearen 2001eko urtarrilaren 12ko 70/2001 zk. Araudiaren (EE) 5. artikuluan (EEko Itunaren 87. eta 88. artikuluak enpresa txiki eta ertainentzako Estatuko laguntzei aplikatzeari buruzkoa) xedatutakoari jarraiki.
2. Elektrizitatearen eta beroaren produkzio konbinatuan
Elektrizitatea eta beroa konbinatuta produzitzeko energia-errendimendu handiko kogenerazioa darabilten eta programaren helburua (energiaren eta ingurumenaren hobekuntza) lortzen laguntzen duten autoprodukzio instalazio berriak.
Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko otsailaren 11ko 2004/8/EE Zuzentarauan (energiaren barne-merkatuan bero eraginkorraren inguruan dagoen eskarian oinarritutako kogenerazioaren sustapenari buruzkoa, eta 92/42/EEE Zuzentaraua aldatzen duena) jasotako jarduerak egiten dituzten instalazioak baino ez dira diruz lagunduko.
3. Energia berriztagarrien arloan
a) Eguzki-instalazio termikoak: ur bero sanitarioa sortzeko huts-hodiak edo kolektore lauak, klimatizazioa eta 50 m2-tik gorako berokuntza.
b) 6 kWp-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikotik isolatuak.
c) 5 kW-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikoari konektatuak. 100 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.
d) 5 kW-ra bitarteko eta sareari konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoen multzoa, 5 kW-tik gorako potentzia metatuarekin. 250 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.
Sustatzaile batekoak edo gehiagokoak izanik, proiektu berean taldekatu daitezkeen instalazioak hartuko dira eguzki-instalazio fotovoltaikoen multzotzat.
e) 10 kW-tik gorako instalazio eolikoak. MW 1era bitartean diruz laguntzeko modukoak.
f) 10 kW-tik gorako instalazio hidroelektrikoak. MW 1era bitartean diruz laguntzeko modukoak.
g) Elektrizitatea sortzeko biomasa aprobetxatzen duten instalazioak (2 MW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak), eta 50 kW termiko erabilgarritik gorako potentziako bero-instalazioak.
h) Beste energia-iturri berriztagarri batzuk (olatuak eta abar) erabiltzen dituzten instalazioak.
2001/77/EE Zuzentarauan ezarritakoari jarraiki, honako definizio hauek aplikatuko dira:
"energia-iturri berriztagarriak": fosilak ez diren energia-iturriak (energia eolikoa, eguzki-energia, energia geotermikoa, olatu-energia, marea-energia eta energia hidraulikoa, biomasa, araztegietako gasak eta biogasa),
"biomasa": nekazaritzan sortutako produktuen eta hondakinen zati biodegradagarria (landare jatorriko eta abere-jatorriko substantziena barne), basogintzan sortutakoena eta horiei lotutako industrietan sortutakoena, eta industria hondakinen eta udal-hondakinen zati biodegradagarria.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
10/04/2008