Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Nazioartekotze Zuzendaritza
Euskadin kokatutako enpresek garaturiko produktu eta zerbitzuen merkatu kuota kanpo merkatuetan handitzea, merkatu horietan tinkotzea euskal produktu eta zerbitzuak, eta horiek sustatzeko eta bere irudia hobetzeko ekintzak egitea.
Sektore Elkarteak
-
AGINDUA, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; honen bidez, 'ELKARTZEN Programa' arautzen da, irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo-sustapeneko jarduerak garatzeko laguntzak ematekoa.
EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, "Elkartzen programaren" barruan, 2008ko ekitaldirako, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdia jakinarazten da.
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 69E-mail: jm-canton@ej-gv.es
Honako agiri hauek izango ditu berekin eskabide-inprimakiak:
a.- Legezko ordezkariaren NANaren kopia.
b.- Legezko ordezkariaren lege-ahalduntzeari buruzko eskrituraren kopia.
c.- Erakundearen eraketa-eskrituraren kopia.
d.- Erakundearen estatutuen kopia eta, halan izanik, ondorengo aldaketena ere.
e.-Erakundearen erroldatzeari buruzko datuen kopia.
f.- Izatekotan, bere araubidea eta barne araudia nola zehaztu eta oinarritzen direnari buruzko aurauzko xedapenak.
g.- Erakundearen Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia.
h.- Izatekotan, erakundearen katalogoa.
i.- Zerga-betekizunak egunean dituela erakusten duten egiaztagiria.
Egitarau honetarako eskabidea aurkeztu bazuen aurreko bi urteetan eta aldaketarik izan ez bada, ez da beharrezkoa izango a, b, c, d, e, f, g eta h ataletan aipaturiko agiriak aurkeztea.
Aurreko idatz-zatietan eskatutako dokumentazio bereziaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
a.- Eskaera egin aurreko ekitaldian erakundeak burututako jardueren memoria.
b.- Erakundeak eskaera egin duen urterako duen Sarrera eta Irteeren Aurrekontua.
c.- Erankundeak eskaera egin duen urterako duen Jarduteko Plan Globala.
d.- Beste erakunde batzuei xede berarekin diru-laguntzak eskatu bazaizkie, aipatutako laguntza-eskaeren kopia. Diru-laguntza horiek jada emanda badaude, diru-laguntza horien ebazpenaren kopia.
Edonola izanda ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, aurkeztu zaizkion eskaerak ebazterakoan, beharrezkotzat eta egokitzat jotzen duen informazio eta dokumentazio osagarri gehiago ere eskatu ahal izango dio eskatzaileari.
2008/04/10 - 2008/05/23
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Nazioarteratzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
- Dirulaguntzaren emakida Nazioartekotze zuzendariak egingo du, balorazio batzordeak aurkeztutako proposamenari atxikiz.
- Dirulaguntzaren ordainketa ebazteko organo aginpideduna Nazioartekotze zuzendaria da. Honelaxe banatuko dira laguntzok:
- Onartutako dirulaguntzaren %50, ukorik egon ezean, dirulaguntza ebatzi ondoren.
- Gainerako %50, lagundutako gastuak egin direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren.
Nazioarterako zuzendaritza
Sei hilabete, EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
ONURADUNAK 2007
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak:
1. Jardueraren arabera, honako gastu hauek izango dira lagungarri eta portzentaje hauek aplikatuko dira:
a) Negozio-bidai zuzenak: Destino-herrialdeetarako bidai-poltsen zenbatekoaren %50eraino.
b) Alderantzizko negozio-bidaiak: Gonbidatuen joan-etorri, egonaldi eta mantenu gastuak, gonbidatu bakoitzeko gehienez ere jatorrizko herrialderako bidai-poltsaren zenbatekoaren parekoa eta beste gastu batzuen %100eraino (barruko joan-etorriak, bazkari ofizialak...), betiere Nazioartekotze Zuzendaritzak beharrezko direla uste badu.
c) Atzerriko azokak: Destino-herrialdeetarako bidai-poltsen zenbatekoaren %50eraino eta, era berean, stand-aren-, apainketaren-, garraioaren-, etab.en-gastuei buruzko %50eraino.
d) Sustapen eta zabalkunderako elementuak: Proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50eraino.
e) Sustapen komertzialeko beste jarduera batzuk: Proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50eraino.
2. Laguntzaren gehienezko zenbatekoa 40.000 eurokoa da proiektu bakoitzeko eta proiektu guztientzako laguntzaren goi-muga 150.000 eurokoa da eskatzaile bakoitzeko.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
09/04/2008