Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Comercio y Turismo

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Industria

WAI-A

Ur kontagailuak.
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza


- Ereduaren onespena
- Egiaztapen primitiboa
- Aldiroko egiaztapenak.

- Ereduaren onespena
- Egiaztapen primitiboa
- Aldiroko egiaztapenak.


Nori Zuzendua

Eskatzen duten pertsona fisiko zein juridikoak.


Araudia
  • 1907ko otsailaren 22ko ERREGE DEKRETUA. Beraren bidez, uraren kontagailuen zerbitzurako jarraibideak onetsi ziren.
  • 1998ko abenduaren 28ko AGINDUA, ur hotzaren kontagailuak arautu zituena (EAO,1989-03-06).
  • 1988ko abenduaren 30eko AGINDUA, ur beroaren kontagailuak arautu zituena (EAO, 1989-01-30).

Harremanak norekin

Arabako Lurralde Bulegoa:
Mª Jesús Markaida
Tel.: 945 01 77 72

Bizkaiko Lurralde Bulegoa:
Pedro Dabouza
Tel.: 944 03 14 08

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa:
Patxi Etxeberria
Tel.: 943 02 25 34


Erantsi beharreko agiriak

Ereduaren Onespena
Neurtzeko tresna, apartu, bitarteko edo sistema baten eredua onesteak berekin dakar onartzea eredu hari arauzko betekizun metrologiakoak ezarri zaizkiola eta, ondorioz, beraren arabera fabrikatzen diren tresnak egiaztapen primitiboa egiteko egokienak izatea.
Behin eredu bat onetsiz gero, gehienez ere hamar urtean izango da baliozko; epealdi hori igarotakoan beste aldi batzuetarako luza daiteke, baina beste hamar urte gehienez.
Fabrikatzaileek eta inportatzaileek onetsitako ereduak aldatzeko eskatu ahal izango dute. Aldaketak funtsezkoak badira, eredua berriro onetsi beharko da. Onetsitako eredu bati funtsezko ez diren bi aldaketa egin ahal izango zaizkio gehienez.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari bidalitako eskabidea; datu hauek eman behar dira bertan: izena edo sozietatearen izena, Kontrol Metrologikoaren Erregistroko inskripzioko zenbakia, tresnaren marka, modeloa eta ezaugarri nagusiak, fabrikatu den lekua eta jendearentzako salmenta-prezioa.
  • Ereduari eta beraren funtzionamenduari buruzko memoria deskriptiboa (bi ale), eta horrekin batera aparatuaren plano xehekatuak ere bai.
  • Industri Jabetza Erregistroan inskribatu delako ziurtagiria.

Behar diren egiaztapenak eta saiakuntzak egin ondoren, txosten teknikoa emango da eta gero Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari bidaliko zaio, berak baitu ereduaren onespena ebazteko eskumena.

Egiaztapen primitiboa

  • Onetsitako eredu baten arabera fabrikatzen diren neurketa tresna, aparatu eta sistemei egiaztapen primitiboaren egiaztapenak eta saiakuntzak aplikatu behar zaizkie. Saiakuntzetan alderki hauek aztertu behar dira:
  • Onetsitako ereduarekin bat datorren.
  • Berariazko arauekin bat datorren.
  • Ezaugarri metrologikoen iraupena eta prezintu-puntuak ondo jarrita dauden.
  • Akatsak (gehieneko kopurua dago).

Egiaztapen primitiboa kasuan kasuko espezialitaterako baimendutako egiaztapen metrologikorako laborategietan egiten da, edo bestela Industriako lurralde bulegoetako zerbitzuek egiten dute saiakuntza-instalazio egokietan (fabrikatzailearenak zein inportatzailearenak).

Tresna batek egiaztapen primitiboaren probak gainditzen baditu, prezintatu egiten da eta egiaztapen primitiboaren marka jartzen zaio.

Egiaztapen primitiboaren marka etiketa itsaskorra da; etiketa horren neurriak, formatua eta bertan ageri diren zeinuak Estatuaren Administrazioaren Kontrol Metrologikoa ezarri duen irailaren 11ko 1616/1985 EDko II. eranskinean ezarri dira:

X X
___ZZ ___ 01
YY YYY ZZ

Azalpena:
01 = EAEaren identifikazio-kodea.
X = Laborategiaren, fabrikatzailearen edo inportatzailearen arloaren sinboloa = M, Masa eta Indarraren eremurako.
YY (Y) = Kontrol metrologikorako zenbakia
ZZ = Egiaztapen primitiboa egin den urtearen azken bi digituak.

Aldiroko egiaztapena.

Neurketa-tresna baten aldirako egiaztapena begiratuzko saiakuntza- eta azterketa-multzoa da; normalean, saiakuntza eta azterketa horiek tresna erabiltzen den tokian egiten dira eta hauexek dira beraien helburuak:

  • Azkenekoz egiaztatu zenetik neurketa-tresnak izan behar dituen ezaugarri metrologikoak betetzen dituen egiaztatzea eta berrestea, batez ere gehienez egin daitezkeen akatsei dagokienez, eta diseinuaren arabera funtzionatzen duela egiaztatzea.
  • Tresna berariazko arauekin eta onetsitako ereduarekin bat datorren egiaztatzea.
  • Arauzko markak eta prezintuak eta tresnaren plaka behar bezala jarrita dauden egiaztatzea.

Tresna batek saiakuntza eta tresna guztiak gainditzen baditu, arauzko markak jarriko zaizkio legezkoa dela berresteko.

Aldiroko egiaztapena, edo konponketa edo aldaketaren ondorengoa, tresnen titularrek eskatu behar dute; eskabidearekin batera kasuan kasuko tresnari buruzko berariazko arauetan ezarritako agiriak aurkeztu behar dira.


Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar.

Eskabideak aurkezteko lekua

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoa
Industria Segurtasunerako Zerbitzua
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoa
Industria Segurtasunerako Zerbitzua
General Concha, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoa
Industria Segurtasunerako Zerbitzua
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Industriako lurralde-bulegoak
- Industria Zerbitzua


Ebazteko epea

Urte osoan.


Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

22/09/2003