Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Comercio y Turismo

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Industria

WAI-A

Industria eta energiaren arloko lanbide txartelak berritzea.
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Administrazio eta Plangintza Sailburuordetza


Lanbide txartela berritzea eta hori Instalatzaile Baimenduen Erregistroan idaztohartzea espezialitate hauetan:

  • Iturgintzako instalatzailea (barruko ur instalazioak). Galdara operadore industriala.
  • Etxeko berokuntza eta garbiketako ur beroaren instalatzailea, 70 Kw-tik behera, eta klimatizazio instalatzailea, 15 kW-tik behera.
  • Berokuntza, klimatizazio eta garbiketako ur beroaren instalatzailea.
  • Berokuntza eta garbiketako ur beroaren instalatzailea, potentzia guztiak.
  • Berokuntza eta garbiketako ur beroaren mantentzaile-instalatzailea.
  • Berokuntza, klimatizazio eta garbiketako ur beroaren mantentzaile-konpontzailea.
  • Behe-tentsioko elektrikari instalatzailea.
  • Hozkuntza instalatzailea.
  • Hozkuntza artatzaile-konpontzailea.
  • Gas instalatzailea, IG I kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG II kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG III kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG IV kategoria.
  • Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea.
  • Garabi-dorreko operadorea.
  • Takografo instalatzailea.
  • Azkartasun mugatzaileen instalatzailea.

Lanbide txartela berritzea eta hori Instalatzaile Baimenduen Erregistroan idaztohartzea espezialitate hauetan:

  • Iturgintzako instalatzailea (barruko ur instalazioak). Galdara operadore industriala.
  • Etxeko berokuntza eta garbiketako ur beroaren instalatzailea, 70 Kw-tik behera, eta klimatizazio instalatzailea, 15 kW-tik behera.
  • Berokuntza, klimatizazio eta garbiketako ur beroaren instalatzailea.
  • Berokuntza eta garbiketako ur beroaren instalatzailea, potentzia guztiak.
  • Berokuntza eta garbiketako ur beroaren mantentzaile-instalatzailea.
  • Berokuntza, klimatizazio eta garbiketako ur beroaren mantentzaile-konpontzailea.
  • Behe-tentsioko elektrikari instalatzailea.
  • Hozkuntza instalatzailea.
  • Hozkuntza artatzaile-konpontzailea.
  • Gas instalatzailea, IG I kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG II kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG III kategoria.
  • Gas instalatzailea, IG IV kategoria.
  • Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea.
  • Garabi-dorreko operadorea.
  • Takografo instalatzailea.
  • Azkartasun mugatzaileen instalatzailea.

Nori Zuzendua

Istalatzaile baimenduaren txartela berritu nahi duten pertsona fisikoak.


Araudia

175/1994 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Industria eta Energia Sailarena; beraren bidez lanbide txartelak lortzeko prozedura bateratu da eta industriaren arloan instalazioak, mantentze-lanak eta segurtasun-jarduerak egiten dituzten enpresa baimenduek bete beharrekoak zehaztu dira. (EHAA, 94.06.15).


Harremanak norekin

ARABAKO LURRALDE BULEGOA

Zerbitzu Orokorrak: Kreditazioak Tramitatzeko Atala

Nieves López Campos and.

Telefonoa: 945.01.77.68.BIZKAIKO LURRALDE BULEGOA

Zerbitzu Orokorrak: Kreditazioak Tramitatzeko Atala

Marian García Martínez and.

José Manuel Galindez Alonso jn.

Telefonoa: 944.03.14.00GIPUZKOAKO LURRALDE BULEGOA

Zerbitzu Orokorrak: Kreditazioak Tramitatzeko Atala

Ana Palacios Santamaria and.

Telefonoa: 943.02.25.32


Erantsi beharreko agiriak

  • Lanbide txartelak lurralde bulegoetan berritzen dira; jarraiko baldintzak betetzen direla frogatu behar da:

    1.- Berritu nahi den txartela indarrean egion behar da (indarraldia 6 urtekoa da).


    2.- Txartela berritzeko eskatu aurreko bi urteetan, gutxienez, espezialitateko jardueran aritu behar izan da jarraian.


    3.- Txartela eskatu den espezialitaterako baimendutako enpresa bateko kide izan behar da, arauetan hala ezarrita egonez gero. (Denak, galdara operadore industriala eta garabi-dorreko operadorea izan ezik
    ). (FITXA: Enpresa baimenduaren ziurtagiria lortzea)

  • Ondore hauetarako, eskatzaileak jarraiko frogagiriak aurkeztu behar ditu:

    1.- Orotariko eskaeretarako inprimakia, lanbide txartela berritzeko eskatzen dela ageri duena.

    2.- Berritu nahi den txartela.

    3.- Espezialitatean baimendutako enpresa bateko kide delako ziurtagiria (TC1, TC2, autonomoetako azken ordainagiria, etab.) edo baimena lortzeko eskabidea (FITXA: Enpresa baimenduaren ziurtagiria lortzea), arauetan hala ezarrita dagoenean (Denak, galdara operadore industriala eta garabi-dorreko operadorea izan ezik).

    4.- Txartel neurriko bi argazki, berriak.


Dagokion tasa

Tasak maiatzaren 29ko 13/1998 Legean ezarri dira; lege hori abenduaren 29ko 4/1999 Legeak eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak aldatu dute (EHAA, 98.07.20, 99.12.31, 02.02.08).

(Tasen koadroa)


Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskaerak urte guztian zehar aurkez daitezke, baina kontuan izan behar da ziurtagiriaren indarraldia (6 urte) amaitu aurretik aurkeztu behar direla.

Eskabideak aurkezteko lekua

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoak.


Tramiteen deskripzioa

Txartela berritzeko eskatu eta horretarako aurrean aipatutako agiriak aurkeztu behar dira. Espedientea instruitu ondoren txartela emango da eta gero eskatzailea Instalatzaile Baimenduen Erregistro Ofizialean inskribatuko da.


Egitura Atal Ebazlea

Lurralde bulegoko burua.


Ebazteko epea

Berariaz ezarri ezean, epe orokorra hartuko da aintzat: hiru hilabete.


Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Txartela berritzen denean, aurrekoa bezalako indarraldia izango du. Behar den epean berritu ezean, indarraldia amaitu eta 2 urte igarotakoan iraungitzat joko da eta interesatuak arautegiari buruzko azterketa gainditu beharko du berriro.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

7/06/02