SAIOTEK 2009
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Teknologia Zuzendaritza
Agente zientifiko-teknologikoek 2009 eta 2010ko ekitaldietarako aurkeztu dituzten jardun-planen finantzaketa.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatutako Agente zientifiko-teknologikoak.
Zentro teknologikoak eta haien korporazioak, eta aliantza teknologikoak, baita ikerketa kooperatiboko zentroak ere, zentro teknologikoei eta haien korporazioei, eta aliantza teknologikoei laguntzeko programa honen eta ikerketa kooperatiboko zentroei laguntzeko IKZ programaren onuradun izan ahalko dira, hurrenez hurren, betiere EMAITEK programaren onuradun ez badira.
Ikerketa publikoko erakundeak kanpo geratuko dira.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
2009rako: 6.927.250,00 €
2010rako: 8.672.750,00 €
Denera = 15.600.000,00 €
AGINDUA, 2008ko urriaren 2koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bitartez arautu egiten baita ondoko programa hau: SAIOTEK Programa - funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinatzeko erakundearentzako laguntza-programa.
EBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoei ikerketa orokorrerako (Saiotek programa) emango dizkien laguntzetarako deialdia jakinarazten da (2009ko ekitaldia).Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Teknologiaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 8254
E-posta: a-gandarias@ej-gv.es
SPRI-UET
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 43
E-posta: mgarcia@spri.es
Eskatzaileek, erantsitako eskaera bete beharko dute eta honako dokumentu hauek gehituko dizkiote:
a) Eskatzailearen erakundearen datu orokorrak biltzen dituen eskaera-inprimakia.
b) Agente Zientifiko Teknologikoaren ziurtagiria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide dela egiaztatzen duena.
c) Eskatzailearen notario-ahalordearen fotokopia.
d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
e) Zerga-betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.
f) Proiektu berarentzat beste erakunde publikoetan edo pribatuetan eskatutako edota emandako laguntzen deklarazioa.
g) Deklarazioa, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
Diru-laguntzarako eskatzen den denboraldirako jardun-plana erantsi beharko zaio eskaerari, aurreikusitako proiektu edo jarduera ez-ekonomikoekin, Berrikuntzako Euskal Sistemaren gainerako agenteekin izango dituzten lankidetza-harremanak zehaztuz. Era berean, honako hauek ere adierazi beharko dira: plana egikaritzeko faseak, fase bakoitzeko helburuak eta azken helburuak zehaztuta, lana egiteko metodoak eta beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialen denbora-plangintza eta proiektu, programa eta jardueren emaitzen erabilerari buruzko aurreikuspenak.
Masa ikertzaile ekonomikoa zehazteko, agente zientifiko-teknologiko eskatzaileak kategorien arabera sailkatutako ikertzaileen justifikazio-dokumentua ere ekarriko du, soldata gordinarekin batera gehi aurreko hurreneko ekitaldiko ikertzaile bakoitzaren Gizarte Segurantza.
Jardun Planean planteaturiko proiektuen memoria teknikoa eta ekonomikoa: Proiektu bakoitzari begira prestaturiko sistema informatikoaren deskribapen tekniko eta ekonomikoan datza; proiektu-fitxaren bidez aipatzen dira proiektu horiek 2009-2010. urteetarako Agentearen Jardun Planean (burutzapen-fasea 2009an duela).
2009/02/21 - 2009/04/30
Eusko Jaurlaritza
Teknologiaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01002 Vitori-Gasteiz
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
SPRI-UET
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 43
Teknologiaren Zuzendaritzak eskaerak jaso eta zuzenduko ditu.
Jardun-planen ebaluazioa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan egingo da.
Erabaki-proposamenak, Kontrol Ekonomikoko Bulegora bideratzen dira.
Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordeak erabakia hartuko du, eta ondoren egin beharreko ordainketa, Teknologiako Zuzendaritzak egingo du.
Aurreragoko jarraipena eta kontrola ere Teknologiaren Zuzendaritzak egingo ditu.
Teknologia eta Industria Garapeneko Sailburuordetza.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik bi hilabete.
2008KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden zientzia- eta teknologia-agenteen jarduera-planen barruko ekitaldiak.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:
1.- Laguntza-programa honen markoan emateko diru-laguntzek helburu hauxe dute: Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoen jardun-planak finantzatzea, baita ekitaldi batean edo gehiagotan agente horien jarduerak koordinatuko dituen erakundearen jardun-planak ere.
2.- Jardun-planetan sar daitezkeen jarduerak honako hauek dira:
a) Inkubazioko proiektu zientifiko-teknologikoak: hastapeneko eremu zientifiko-teknologietako ikerketa-proiektuak dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agenteekin lankidetzan egingo direnak; agente horiek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Korporazio edo Aliantza bi edo gehiagotakoak izango dira edo horiei loturik egongo dira. Behar izanez gero, Euskal Unibertsitateekin lankidetzan arituko dira.
b) Espezializazio-proiektuak, eremu zientifiko-teknologikoetako ezagutzan sakontzera zuzendutakoak. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren Zientzia- eta Teknologia Politikarekin bat egingo dute, eta EAEko Korporazio, Plataforma edo Aliantza zientifiko-teknologikoei lotutako Zientzia eta Teknologiaren Sareko Agenteek edo bakarkako Agenteek garatuko dituzte.
c) Nazioartekotze-proiektuak: nazioarteko lankidetzako proiektu eta erabaki orokorrak osatzeko izango dira, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Agenteek burutuko dituzte eurek bultzatuta.
d) Sare Zientifiko-Teknologikoen proiektuak, gaika sailkatzen direnak: lankidetza-proiektuak dira, ondoren adierazten diren taldeen artean (bi edo gehiago) ikerketa bat burutzen dutenak: euskal unibertsitateak, I+G enpresa-unitateak eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko gainerako agenteak.
e) Garrantzia handiko hainbat ekintza:
- Nazioarteko mugikortasuna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa-entitateetako ikerlari onak prestatzeko.
- Agente Zientifiko-Teknologikoentzako azpiegiturak sortzea, hain zuzen ere, ekipamendu zientifiko aurreratua erostera bideratutako inbertsioen bitartez.
- Ikerketa zientifiko-teknologikoa hedatzea.
- Agente zientifiko-teknologikoek proposatzen dituzten beste zenbait jarduera (ikasketak, txostenak), duten izaera estrategikoa dela medio, Administrazio Orokorrak interesgarritzat jotzen dituenak.
3.- Ikerketaren Espazio Europarra sustatzeko baliabideen markoan -Europar Batasuneko Marko-programetan diseinatu ziren baliabide horiek- Agente zientifiko-teknologikoek konpromisopean hartutako ikerketa-jarduerak ere jaso egin behar dituzte jardun-planek; zehazki, bikaintasun-sare europarren lan-programen barruan agenteek hartutako ikerketa-konpromisoak jaso beharko dituzte jardun-planek.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
29/04/2009