Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Industria, Comercio y Turismo

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Industria

WAI-A

Behe-tentsioko instalazio elektrikoak: Inspekzioak
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Energia Zuzendaritza


Behe-tentsioko instalazio elektrikoen hasierako eta aldizkako ispekzioak egitea.

Behe-tentsioko instalazio elektrikoen hasierako eta aldizkako ispekzioak egitea.


Nori Zuzendua

    Hasierako instalazioetan, honako titularrei:
    - Proiektua behar duten industria instalazioak, ezarritako potentzia 100 kW baino gehiago denean
    -Publikoko konkurrentzia duten lokalak
    - Eztanda egiteko edo sua izateko arriskua duten lokalak, 1 motakoak, 25 plaza baino gutxiago dituzten garajeak izan ezik
    - 25 kW baino gehiagoko potentzia duten lokal bustiak
    - 10kW baino gehiagoko potentzia duten igerilekuak
    - Kirofanoak eta ebaketa gelak
    - Kanpoko argi-instalazioak, 5 kW baino potentzia handiagoa dutenak.

    Aldizkako inspekzioen kasuan, instalazioaren aurreko titularrak. Etxebizitzez osatutako eraikuntzetako intalazio komunetan, potentzia 100 kW baino handiagoa denean.


    Araudia

      2413/73 DEKRETUA (E.A.O., 73-10-09koa). Behe Tentsioari buruzko Araudia, 2295/85 Errege Dekretua (E.A.O., 85-12-12koa). Jarraibide tekniko osagarriak, MIE.BT. 39 eta 42 (E.A.O., 73-12-27, 28, 29 eta 31).


      Harremanak norekin

      Arabako Lurralde Bulegoa
      Pedro Rodríguez Díaz
      Energia Zerbitzuaren koordinatzailea
      Telefonoa: 945.01.77.77

      Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
      Miguel Mª Miner
      Energia Zerbitzuaren koordinatzailea
      Telefonoa: 943.02.25.11

      Bizkaiko Lurralde Bulegoa
      Antonio J. Salgado
      Energia Zerbitzuaren koordinatzailea
      Telefonoa: 94.403.14.37


      Erantsi beharreko agiriak

      Kontroleko erakunde baimendunek intalazioen inpekzioa egingo dute aplikatu beharreko Araudiak dioena beteaz eta baita dokumentazio teknikoan ezarritakoaren arabera ere.

      Inspekzioa egin ondoren, Kontroleko erakunde baimendunak (KEB), inpekzioko ziurtagiri bat emango du. Bertan jasoko jasoko dira: intalazioaren ezaugarrien datuak eta, hala gertatuz gero, akatsen zerrenda sailkatua eta instalazioaren sailkapena:

      1.- Aldekoa:
      Akatsik gabea bada edota akatsak txikiak direnean. Akats hauek, hurrengo inspekzioa baino lehen konpodu beharko dira.

      2.- Baldintzatua:
      - Gutxienez, akats larri bat dagoenean edota aurreko inspekzioan ikusitako akats txikia oraindik konpondu ez denean.
      - Instalazioa berria baldin bada, ez zaio energia elektrikorik emango akatsak konpondu bitartean.
      - Martxan dagoen instalazio bat baldin bada, konponketa egiteko epe bat emango da. Epe hori ez da sei hilabete baino luzeagoa izango. Epea amaitu eta konponketa egiten ez bada, KEB-k Lurralde Bulegora ziurtagiria bidaliko du esanez, balorazioa kontrakoa dela.

      3.- Kontrakoa:
      - Gutxienez, akats oso larria ikusten denean.
      - Instalazio berriei ez zaie energia elektrikorik emango akatsak konpontzen ez dituzten bitartean. Martxan dauden instalazioen kasuan, baimena kontrakoa dela adierazten duen ziurtagiria emango zaie. Ziurtagiri hori Lurralde Bulegora bidaliko da.


      Dagokion tasa

      Inspekzioa Administrazioak egin behar duenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzeko 13/1998 Legeak araututako tarifak aplikatuko dira (EHAA, 13. zk., 98-7-20koa).


      Eskabideak Aurkezteko Epea Hasierako inspekzioak: instalazioa martxan jarri baino lehen.
      Aldizkako inspekzioak: Hasierako inspekzioa dutenetan: 5 urtero eta 100 KW baino potentzia handiagoa duten ohiko etxebizitzetako eraikinetan, 10 urtero

      Eskabideak aurkezteko lekua

        Kontroleko erakunde baimendunak (KEB) (Ikus KEBen zerrenda

        Industriako lurralde bulegoak
        - Energia Zerbitzua


        Tramiteen deskripzioa

        Ez dira deskribatzen.


        Egitura Atal Ebazlea

        Ez dagokio


        Ebazteko epea

        Ez dago


        Isilbidearen Ondorioak

        Ez dagokio


        Administrazio Bidearen Bukaera

        Ez dagokio


        Errekurtsoak / Erreklamazioa

        Ez dagokio


        Formularioak

        Ez dago


        Bestelako Agiriak

        Ez dago


        Oharrak

        Ez dago


        Abisua

        Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


        Azken aldaketa

        17/09/2003