Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Merkataritza

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/02/01
Lantegi Batuak-en XXV. urteurrena
Lehendakariak ziurtatu du minusbaliatuentzako tailerrak eredu bat direla munduan
Lehendakaria, festan parte hartu duten lagunetako birekin. J.B.
Lehendakaria, festan parte hartu duten lagunetako birekin. J.B.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi du minusbaliotasunak dituztenentzako tailer okupazionalak "jarraibide bat eta eredu bat" direla munduan; gaineratu duenez, zenbait herrialde hauek ikertzen ari dira, tailerrok bertan ezartzeko asmoz.

Baieztapenok, Bizkaiko Lantegi Batuak-en XXV. urteurrena ospatzeko BECen egin duten festan egin ditu Lehendakariak. Bi mila pertsona inguruk parte hartu dute ospakizunean.

Bere hitzaldian, Lehendakariak uste osoa azaldu du hazkunde ekonomikoak eta ongizateak "denontzat" izan behar dela; duela hogeita bost urte, minusbaliotasunen bat zuten pertsonak pertsona bezala beteta sentitzeko lan egiteko aukera izan behar zutela eta kirola egin behar zutela konturatu ziren "esploratzaile haiek" goraipatu ditu eta egindako lanagatik esker ona eman die.

"Aintzakotzat hartzen zaituztegu herrialdea eraikitzeko", gaineratu du Ibarretxe lehendakariak.