Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Merkataritza

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/02/12
Eroskiren datuak prozesatzeko zentroaren inaugurazioa
Lanpostu gehiago eta soldata hobeak sortzen dituen berrikuntzaren alde agertu da Lehendakaria
Lehendakaria eta Eroskiren arduradunak instalazio berriak ikusten. JB
Lehendakaria eta Eroskiren arduradunak instalazio berriak ikusten. JB

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Geminis zentroa inauguratu du Elorrion, Eroskiren datuak prozesatzeko zentroa, hain zuzen. "80ko hamarkadan euskal gizartea eraldatzeko palanka bizirauteko grina izan bazen, orain berrikuntzak izan behar du; baloreak dituen berrikuntza, ongizatea sortu eta herritarren bizi kalitatea hobetuko duena, eta, besteak beste, lanpostu eta soldata gehiago eta hobeak sortuko dituena", esan du.

Hori guztia lortzeko, "lidergoa, ikuspegia, estrategia eta konpromisoa ditugu", gaineratu du Lehendakariak.

Ibarretxeren aburuz, helburu horietara heltzeko beharrezkoak dira Eroski bezalako aliatuak. Izan ere, "Eroski erreferentea da euskal gizarte eta ekonomiarentzat, baita Espainian, Frantzian eta Europa osoan ere", horren esanetan.