Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Turismoa
  4.  
  5. Zerbitzuak

Erabilerreztasuna A

Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen izaera ez-itzulgarria da, eta ondorengo kalitate-eredu eta -sistemen ziurtagiria edo errekonozimendua lortu eta berritzeko egin den gastu arrunta laguntzera bideratuta daude:
a) Turismo Kalitatearen Q marka, ICTEk kudeaturikoa ICTEk berak izendatutako sektoreetan.
b) ISO 9001:2000, ENACek ofizialki egiaztatutako enpresa batek edo ENACekiko elkarrekiko errekonozimenduko akordioa duen enpresa batek emandakoa.
c) EFQM errekonozimenduak: Bikaintasunarekiko Konpromisoagatiko Diploma; "Zilarrezko Q eta Urrezko Q Sariak - Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Sariak", Eusko Jaurlaritzak enpresei ematen dizkienak Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak eginiko kanpo-ebaluazioaren ostean.

Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
a) Kanpo-aholkularitzen laguntza teknikoa.
b) Ziurtagiria eta berritzea lortzeko kanpo-auditorien gastuak.
c) Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, behin ziurtagiria lortu edo berritu ondoren.

Bertako langileek sorrarazitako gastuak ez dira aintzat hartuko.


Nori Zuzendua

Erakunde publiko eta pribatuek laguntzei buruzko Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, baldin eta, eskabidea egiten den unean, Euskadin kokatutako establezimendu edo enpresen titularrak badira, betiere horien jarduera honako tipologia hauetako baten barruan bildu behar dela aintzat hartuta:
a) Hotelak, Ostatu-etxeak eta Apartamentu turistikoak.
b) Nekazaritza-turismoko Establezimenduak eta Landa Etxeak
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, Tabernak eta Kafetegiak.
e) Bidaia Agentziak.
f) Bainuetxeak.
g) Convention Bureau erakundeak.
h) Biltzar Jauregiak.
i) Turismo aktiboko enpresak.
j) Interpretazio Zentroak.
k) Kongresuak antolatzen dituzten enpresak (Kongresuen Antolatzaile Profesionalak).
l) Nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko tokiko zein eskualdeko entitateak.

2.- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, a), b), c), eta d) idatz-zatietan bildutako turismo-arloko enpresa eta establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.

Honako erakunde hauek ezin izango dira Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izan:
a) Foru Aldundiak eta Sozietate Publikoak; azken kasu horretan, Foru Aldundiek edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak ezin izango dute sozietatearen partaidetza nagusia eduki.
b) Enpresa txiki eta ertainaren definizioari lotzen ez zaizkion enpresak, aurreko artikuluan zehaztutakoaren arabera.


Diru kopurua

1.- Lehenengo aldiz ziurtagiriak lortzeko:
a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak lortzeko -bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q ziurtagiririk ez badago- eta EFQM errekonozimenduak lehen aldiz lortzeko, onartutako gastu garbiaren % 70eraino lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 6.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
b) ISO 9001:2000 ziurtagiria lortzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 45 hartuko du eraginpean, 5.000 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

2.- Ziurtagiriak berritzeko:
a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak berritzeko -bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q markaren ziurtagiririk ez badago- onartutako gastu garbiaren % 45era arte lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 3.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
b) ISO 9001:2000 ziurtagiria berritzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q Markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 35 hartuko du eraginpean, 2.100 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

3.- Kasu guztietan, laguntzen ehunekoak % 5 handituko dira, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ziurtagiriaren eraginpeko establezimenduak edo enpresak familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko plana duela egiaztatzen bada, edo, lau pertsonatik gorako enpresetan, bi sexuek gutxienez 100eko 40ko ordezkaritza badute.

 


Araudia

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 28koa, euskal turismoko azpisektoreetan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenei laguntzeko programa ezartzen duena.

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 21ekoa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, euskal turismoko azpisektoreetan Kalitate eta Bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntzak 2008ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzen da.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 02 25 64
E-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel: 94 403 14 00
E-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta:
ma-gonza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoetan eskabide- eta datu-orri eredu bat eskainiko da (sexu-bereizketa eginda), edo bestela www.euskadi.net/turismo web-orrian eskura daiteke eredu hori, behin laguntzen deialdia egin ondoren Turismo sailburuordearen ebazpenaren bitartez. Ebazpena emateko sei hilabeteko epea emango da, dagokion deialdi-ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.

2.- Erakunde eskatzaileak eskabidea bete beharko du, honako hauek barne: egin beharreko proiektuaren memoria deskribatzailea (gauzatze-epeak, egin beharreko ekintzak, aurrekontuak eta abar zehaztuta), eta zinpeko aitorpena, eskabide horretan bildu diren eta erakunde eskatzailearen izaeraren arabera aplikagarri zaizkien alderdien egiazkotasuna frogatzeko. Honako hauek dira aplikatu beharreko alderdi horiek:
a) Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko langile kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
b) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren zenbatekoa.
c) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako balantze orokorraren zenbatekoa.
d) ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen agiria.
e) Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
f) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
g) Erantzukizunezko adierazpena, jasota erakunde eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

3.- Enpresa eskatzaileak zinpeko aitorpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.

4.- Eskabideekin batera, honako oinarrizko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
b) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
c) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia, salbu eta ahalorde hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura badago eta ahalordedun-aldaketarik izan ez bada.
d) Memoria eta jardun-egutegia.
e) Aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatua.
f) Familia eta lana bateragarri egiteko plana izanez gero, planaren kopia.
g) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

5.- Oinarrizko dokumentazioa ez ezik, erakunde eskatzaileak, bere izaera juridikoaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
h)  Tokiko erakundeek eskumeneko gobernu-organoaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, hain zuzen ere diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen duen ziurtagiria.
i) Tokiko erakundeek osatutako edo tokiko erakundeak parte diren erakunde edo sozietateek, Biltzar-jauregiek, Convention Bureaux erakundeek eta nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko entitateek administrazio-kontseiluaren edo eskumeneko organoaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute (horren arabera, diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen da), baita erakundea egiaztatzeko dokumentazioa ere (eratzeko eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak).
j) Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.
k) Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan erregistratu ez diren enpresek eratzeko eskrituraren fotokopia aurkeztu behar dute.
l) ETEek Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eta baja hartu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar dute. Foru Ogasunak ematen du ziurtagiri hori.

6.- Dagoeneko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharrik izango. Hori horrela bada, eskabide-orrian adierazi beharko du eskatzaileak zein egunetan eta zein lekutan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako eskakizunekin bat etorriz.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/02/22 - 2008/06/30


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.


Egitura Atal Ebazlea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK 2007



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio Telematikoa eta inprimakiak:
Diru laguntzarako eskariainterneten bidez izapidetu daiteke. Hala ere, horrela egiteko beharrezkoa izango da agiriak paperean ere aurkeztea kasuan kasuko Lurralde Bulegoan edo Administrazioaren Prozeduraren Legean jasotzen diren lekuetan, sarrera erregistroa izan dezaten.

Eskabideko Inpresoa


Bestelako Agiriak

Familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko planak gauzatzeko eskuliburua


Oharrak

Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
a) Kanpo-aholkularitzen laguntza teknikoa.
b) Ziurtagiria eta berritzea lortzeko kanpo-auditorien gastuak.
c) Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, behin ziurtagiria lortu edo berritu ondoren

Bertako langileek sorrarazitako gastuak ez dira aintzat hartuko.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/02/2008